Desgaitasun intelektuala

2018ko inauteriak: Euskal mitologiaz blaitu da Aita Menni Ospitalea

Sorginak, lamiak, galtzagorriak…Unitate bakoitzak euskal mitologiaren inguruko pertsonaia bat aukeratu zuen. Pazienteek eta profesionalek dantzak eta mozorroak prestatzen denbora luzea emanda, azkenean desfilatu eta ekitaldi-aretoko agertokira igo ziren, magiaz betez eta beren koreografia erakutsiz.
2018ko inauteriak: Euskal mitologiaz blaitu da Aita Menni Ospitalea

Aita Menni ospitaleak arratsalde ahaztezinaz gozatu zuen asteartean inauterietan. Zenbait hilabetetan esfortzu handia eginda, gure unitateetako pazienteak, profesionalak eta zenbait erlijioso pertsonaia mitologikoz mozorrotu ziren: sorginak, lamiak, galtzagorriak, zanpantzarrak…Gaixotasun mentala edo adimen-desgaitasuna duten pertsonek euskal mitologiaren inguruko jantziak prestatu zituzten. Zatozte eta guztiei jakinarazi, inauteriak dira eta!!

“Amari nahiz,
Eguzkiaren eta
Ilargiaren ama.

Barraskiloak bezala, sehaska nire bizkarrean.
Lurra naiz, airea,
ura eta sua.

Ama natura naiz,
zuhaitzez, lorez, animaliaz, ibaiz eta pertsonaz inguratuta.

Etorri nirekin eta unibertsoko bazter honetan sortu dudan edertasuna erakutsiko dizut,
baita nire izakiak ere.
Zatoz!
Emakume ederrak,
txanoaz, erratzaz eta soinekoaz, sorginak,
zeruaren eta lurraren zaindariak,
iluntzearen zain, mendebalderantz hegaz egiteko,
eta suaz akelarreak margotzeko.

Nire pagadi eta harizti hostotsuetan jentilekin topo egiten dugu.
Basoetako jauna eta zaindaria,
landare eta animalia basatien zaindaria.
Nire harrizko eskultura guztien konpositorea: dolmenak.
Ibaien ondoan
arrain-oinak dituzten nire dontzeilak ikusiko dituzue: lamiak,
beren urre koloreko ile luzeak orrazten,
eta artzainak haiekin maitemintzen dira, baina maitasun hori ezinezkoa da,
eta beren malkoak lurreko ur-jauziak eta iturriak dira.
Eta ondoren, nire iratxoak, galtzagorriak.
Abestiaren soinuari jarraitzen, beren betebeharrak egiten dituzte.
Langile nekaezinak,
gizakiei lanetan laguntzen dietenak.
Ezer ez badute egiteko, haserretzen dira.
Bitartean, mendietako larre garaienetan,

Tartalo, artzaina,
nire artaldeez arduratzen da.

Erne! Bere begi bakarrarekin tokian bakea besterik ez egoteko zelatan egoten da.
Azkenik, musikariak,
inauteriei ongietorria egiten dieten izakiak,
nire ardi ederren ileaz jantzita.

Kolore biziak eta Aizkorritik entzuten diren zintzarriak: zanpantzarrak”.

Testu eder honekin aurkezlea talde desberdinak deskribatzen joan zen.  Musika atzetik entzuten zela, agertokira igotzen joan ziren, magiaz betez, desfilatuz eta beren koreografiak erakutsiz.

Bai agertokian, bai besaulki patioan, mundu guztiak uneaz gozatu zuen. Hemendik jai zoragarri hau prestatu zuten pertsonen lana eskertu nahi dugu: sukaldariak, txokolatearengatik; mantentze-lanetako taldeari, aulkiak, mahaiak, mikrofonoak, argiak eta bestelakoak jartzen laguntzeagatik; erizainei, pazienteak janzten eta ekitaldi-aretora eraman egindako ezinbesteko lanarengatik; garbiketako langileei, horien lanik gabe ezin izango genukeelako ezer egin, eta, azkenik, Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzu osoari: Macarena, Marian, Ainhoa, Fuen, Juli, Leixuri, Leire, Amaia eta Selene. ESKERRIK ASKO!

2018ko inauteriak: Euskal mitologiaz blaitu da Aita Menni Ospitalea