Adineko pertsona
Inauteria sardinaren ehorzketarekin agurtu dugu
Otsailaren 24an, ostirala, Inauteriak sardinaren ehorzketarekin amaitu genituen Txurdinagabarri Egoitzan, gure kasuan kartulinan egindako sardinak erreta.
Gure sardina solairu desberdinetan zehar ibili zen mundu guztia agurtzen eta argazkietarako posatzen, haren ahizpa txikiak sutan erretzen ziren bitartean. Orain bere armairura bueltatzea eta urtebete itxarotea dagokio, Inauteriez berriro gozatzeko.