Adineko pertsona
Inauteri astea
Otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitarteko astean, inauterietako aste berezia antolatu genuen Txurdinagabarri Egoitzan, eta ospakizun hori izan zen gure jarduera askoren gai nagusia.
Eskulanen Tailerrean maskarak mozten eta apaintzen aritu ginen; Sukaldaritza Tailerrean, nola ez, protagonistak inauterietako torradak izan ziren; estimulazio kognitiboko jardueretan
Inauterien jatorriez eta munduko beste leku batzuetan nola ospatzen diren hitz egin genuen; eta gure bingo, irakurketa eta abesbatza saioetan ere hari nagusia ospakizun dibertigarri hori izan zen.