Iktusetik urte batera, depresio, antsietate, apatia eta haserrekortasun prebalentzia handia egoten da”
AITA MENNI OSPITALEKO KALTE ZEREBRALEKO UNITATEKO NEUROPSIKOLOGO NAIARA MIMENTZAK IKTUSA NOLA PREBENITU ETA ZEIN SEKUELA DITUEN KONTATU DU CADENA SER-EN, ETA HARTUTAKO KALTE ZEREBRALAREN ONDORIO PSIKIKOAK AZPIMARRATU DITU, ASKOTAN AHAZTU EGITEN BAITIRA.
Iktusa desgaitasunen lehen kausa da Espainian, 100.000 biztanleko 500-600 lagunek nozitzen baitute. Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuan eta Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sare osoan ondo dakigu iktus edo istripu zerebrobaskular batek oso bilakaera zehatz bat duela, horren fokalitate neurologikorik ohikoenak hemigorputz batean indarra galtzea eragiten duelarik, hizketa galtzea, kontzientziaren nahasmendua edo disfuntzio sentsorial edo sentsitibo bat. Halaber, badakigu iktusen ondorioez hitz egiten denean, askotan ahaztu egiten direla patologia zerebral horretatik ondorioztatzen diren arazo mentalak. Aitzitik, askotan, arazo horiek izaten dira hain zuzen ere gure Kalte Zerebraleko Zerbitzuetako kontsulten gaia, eta senideen eta zaintzaileen aldetik jasotzen ditugun mezuetako kezka nagusia.
Arrazoi horiek guztiak tarteko, orri hauetan Naiara Mimentza neuropsikologoak Cadena Ser-eko Hoy por Hoy programan eman zuen elkarrizketapartekatu nahi dugu osorik. Gure adituak azpimarratu duenez, iktusaren ondoko nahasmendu emozionalak eta nortasun arazoak baloratu egin behar dira, eta tratatzen hasi, sekuela horiek familian gehien eragiten dutenen artean daudelako.
Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko neuropsikologoak azterketa bat egin du iktusaren arazo psikopatologikoei buruz, egin berri duen doktore tesiaren oinarria izan dena. Irratiko elkarrizketa goiko argazkian sakatuta entzun daiteke; bertan, dagoeneko Deustuko Unibertsitatean Psikologiako doktoretza gainditu duen doktoreak iktusaren ondoko arazo emozionalak eta portaerazkoak deskribatzen ditu, horien artean nabarmenduz depresioa, antsietatea, apatia eta haserrekortasuna, eta gaixoentzako zein senideentzako hainbat aholku eskaintzen ditu.
* Nahasmendu horiei buruzko informazio gehiago esteka honek irekitzen duen artikulu teknikoan.