Kalte zerebrala

Iktus baten osteko aldaketak: nahasmendu emozionalak, afektiboak eta jokabidearenak

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen kalte zerebraleko zerbitzuaren arduradunak iktusaren eta horren tratamenduaren ondoriozko nahasmendu psikikoez hitz egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ‘Psikogeriatriako Graduondoko Master eta Diplomaturaren’ XXII. edizioan. “Behar bezala aitortzen ez diren eta inpaktu handia duten aldaketak dira”, gogorarazi zuen Quemada doktoreak.
Iktus baten osteko aldaketak: nahasmendu emozionalak, afektiboak eta jokabidearenak

Aita Menni AHIZPA OSPITALARIOEN kalte zerebraleko zerbitzuaren arduradunak iktusaren eta HORREN tratamenduaren ondoriozko nahasmendu psikikoez hitz egin zuen Bartzelonako Unibertsitate AUTONOMOko ‘PSIKOGERIATRIAKO GRADUONDOKO MASTER ETA DIPLOMATURAREN’ XXII. EDIZIOAN. “Behar bezala aitortZEN ez diren eta INPAKTU handia duten aldaketak dira”, gogorarazi ZUEN QUEMADA DOKTOREAK.

Suminkortasuna, oldarkortasuna, ekimen txikiagoa, axolagabekeria emozionala, planteamenduen zurruntasuna, egozentrismoa, infantilismoa, kezka hipokondriakoak… Sarritan, gure pazienteen senitartekoek asaldura emozionalak eta jokabidearenak aipatzen dizkigute, maite duten horrengan ikusten dituztenak, eta esaldi batean laburbiltzen dituzte: “Jada ez da pertsona bera”. 

Hein batean, egia da. “Kalte zerebralak, oro har, eta, jakina, iktus batek eragindakoak, nahasmendu psikiko ugari sortzen ditu, horien artean nabarmentzen direlarik nahasmendu emozionalak/afektiboak, jokabidearen aldaketak eta defizit kognitiboa. Eta ohikoa da nahasmendu horiek konbinatuta agertzea”, azaldu zien Jose Ignacio Quemada doktoreak Psikogeriatriako Graduondoko Master eta DiplomatuarenXXII. edizioko ikasleei.

Espainiako Psikiatriako Elkartearen berme zientifikoarekin, eta Ahizpa Ospitalarioen FIDMAG Research Foundation fundazioaren laguntzarekin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko graduondoak erantzuna eman nahi die zahartzearen errealitate demografikotik datozen premia asistentzialei, populazio horretan buru nahasmenduak ugaritzen baitira.

 width=

Iktusak, gaur egun, desgaitasunaren lehen kausa dira Espainian, eta dementziaren bigarren kausa. Gaixotasun koronarioaren eta minbiziaren ondoren, hirugarren heriotza kausa dira herrialde garatuetan. Bere prebalentzia 500-600 kasukoa da 100.000 biztanleko. Adina iktusaren arrisku faktore bat da, intzidentziak gora egiten baitu 60-65 urtetik aurrera.

“Iktusaren ondorengo emozio eta jokabide nahasmenduak ez dira behar bezala aitortzen, nahiz eta inpaktu handia izan. Tratamenduak farmakologia, errehabilitazio neuropsikologikoa eta familiaren esku hartzea biltzen ditu”, dio Kalte Zerebraleko Menni Sareko psikiatra zuzendariak.

Emozioa, egoera afektiboa, sentimendua

Sarrera gisa, eta emozioen mundura eta horiek jokabidearekin duten loturara hurbiltzeko, Quemada doktoreak emozioa, egoera afektiboa eta sentimendua bereizi nahi izan zituen. Modu soilean, esan daiteke emozioa minutu edo segundo batzuk irauten duen kanpo gertaeren aurreko erreakzioa dela, aurpegiaren adierazpen espezifiko batekin batera etortzen dena eta egokitzapenezko jokabide bat eragiten duena. Egoera afektibo bat, berriz, ez dago kanpoko gertaeren menpe, egunak edo asteak irauten ditu, pentsamenduak zeharkatzen ditu eta ez du egokitzapenezko jokabiderik eragiten. Sentimendu emozioaren edo egoera afektiboaren erregistro kontzienteari esaten diogu.

Sintoma fisiko eta mentalen konbinazioa

Iktusa izan duten hiru pertsonatik batek sintoma depresiboak dituela uste da. Iktus osteko depresioa nolabaiteko emozionalismoarekin lotu daiteke, hau da, portaera emozionala kontrolatzeko zailtasunekin. Ez da harritzekoa pertsona horiek negar edo barre egiten hastea ageriko arrazoirik gabe, eta horrek larritasuna eragiten die, baita zaintzaileei ere. Neke kronikoa, erreakzio katastrofikoak, apatia edo defizit kognitiboak (kontzentrazioa, memoria) nahasmendu depresiboen diagnostiko diferentzialaren parte dira.

Doktoreak, beste azterketa batzuen artean, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko neuropsikologo Naiara Mimentza lankidearen doktore tesia aipatu zuen, zeinean iktus osteko ondorio psikopatologikoen presentzia aztertzen baitu, adinaren eta lateralitatearen arabera, kalte zerebralaren osteko balorazio psikopatologikoa gehitzearen alde eginez.

“Garuneko sistema baskularraren patologiak sintoma fisikoak eta buruko arazoak konbinatzen ditu. Hala ere, interes mugatua dago azken horiekiko, iktus osteko depresioaren kasuan izan ezik. Neuropsikologia, neuropsikiatria eta jokabidearen neurologia sartzen dira horren ezagutzan”, dio du gure psikiatrak. Buruko asaldura horien irismenaren adibide gisa, errehabilitazio fisikoan bilakaera bikaina izan zuen paziente baten kasu klinikoa azaldu zuen, zeinak lanera itzultzean porrot egin baitzuen, nekearen ondorioz.

 width=

Bizi kalitatean eta susperraldian duen eragina

Depresioa eta asaldura psikopatologiko batzuk istripu zerebrobaskularraren ondorio garrantzitsuak izan daitezke, baina askotan ez dira detektatzen edo modu desegokian tratatzen dira. Horrez gain, antsietateak, suminkortasunak, bulkaden kontrolik ezak, defizitaren kontzientziarik ezak edo apatiak, besteak beste, eragina dute eguneroko bizitzan eta susperraldian.

Eskura dagoen ebidentzia zientifikoak iradokitzen du esku hartze farmakologikoek eta terapia psikologikoak horrelako asaldurak prebenitu ditzaketela eta istripu zerebrobaskularraren ondorengo aldartea hobetu dezaketela.