Ibiltarien Sarearekin bat eginda Europa parkean zehar
Ibiltarien Sarea Bilboko Udalak eguneroko bizitzan ohitura osasungarriagoak txertatu nahi dituztenei doan eskaintzen dien programa bat da. Bi ordu inguruko ibilaldiak egitean datza, ibilbidearen aurretik beroketa saioak eta amaieran luzaketak dinamizatzen dituzten gidarien laguntzarekin. Ibilbideak 15 dira guztira, 5 zailtasun maila dituzte, eta urritik ekainera bitartean egiten dira.
Ibilbideetako bat Txurdínagako kiroldegitik abiatzen dela aprobetxatuz, joan den astean Txurdinagabarri Egoitzako talde txiki batek parte hartu genuen. Kiroldegira jaitsi, taldearekin elkartu eta parte hartzaile guztiekin beroketa egiten aritu ginen, begirale batek zuzenduta, Europa parkean barrena haiekin ibiltzen hasi aurretik.
Oso goiz aktiboa igaro genuen eta, ondoren, aperitibo batekin indarberritu ginen.