Kalte zerebrala

Iban Arrienek Fisioterapiako Kudeatzaileen I. Biltzar Nazionalean parte hartu du

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko arduradunak Espainiako Fisioterapeuten Elkargoen Kontseilu Nagusiko presidenteorde eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidente gisa parte hartu du Biltzarrean. Topaketa horretan, fisioterapia unitateetako kudeatzaileak bildu dira, eguneroko jardunaren kudeaketako hobekuntza aztertzeko.
Diez hombres y mujeres, ponentes del Congreso, posan delante del cartel del mismo
Iban Arrien, a la izquierda, junto a otros participantes en el Congreso de Gestores en Fisioterapia.

Iban Arrien Celayak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko arduradunak, Espainiako Fisioterapeuten Elkargoen Kontseilu Nagusiko presidenteorde eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidente gisa hartu du parte Fisioterapiako Kudeatzaileen I. Biltzar Nazionalean.

Estatuan egindako fisioterapiako kudeatzaileen lehen topaketa hau Palmako Son Espases Unibertsitate Ospitalean izan da, urriaren 20an eta 21ean. Ekitaldi honen helburua zen fisioterapia unitateek beren eguneroko jardunean gauzatu behar duten kudeaketaren funtsezko alderdiak aztertzea eta sakontzea, beren funtzionamendua optimizatzeko eta artatzen dituzten pertsonei kalitatezko arreta emateko.