Kalte zerebrala

HKZren arreta Aita Mennin 2019an

96 lagun sartu ziren arrasateko gure ospitaleratze unitateetan, eta 666 artatu genituen unitate anbulatorioetan, non 33.000 kontsulta/saio baino gehiago egin genituen… Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sarearen 2019ko Memoriak Euskadiko zentroetan hartutako kalte zerebralari emandako arreta kontatzen du zifratan.
HKZren arreta Aita Mennin 2019an

96 lagun sartu ziren arrasateko gure ospitaleratze unitateetan, eta 666 artatu genituen unitate anbulatorioetan, non 33.000 kontsulta/saio baino gehiago egin genituen… Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sarearen 2019ko Memoriak Euskadiko zentroetan hartutako kalte zerebralari emandako arreta kontatzen du zifratan.

Aita Menni Ospitaleko Ospitaleratze Unitateak, eta aurrerago Euskadiko arreta anbulatorioko zentroak eta eguneko zentroak izan ziren gaur egun Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sare moduan ezagutzen dugunaren ernamuina. 28 urteren buruan, Meni Sareak hazten jarraitzen du, eta urtero arreta ematen duen erkidego Autonomo bakoitzeko asistentziaren balantzea egiten du.

Goiko grafikoan ikus daitekeenez, Euskadin, Ahizpa Ospitalarien erakundeak Kalte Zerebraleko zerbitzu zabal bat eta hainbat dispositibo ditu:

  • Ospitaleratze Unitatea Arrasaten (Gipuzkoa), 26 oherekin.
  • Errehabilitazio Unitateak Arrasate, Donostia eta Bilbon.
  • Haurren Errehabilitazio Unitatea, garapen psikomotorrean nahasmendua, garuneko paralisia, hartutako kalte zerebralaedo prozesu onkologikoen edo tratamenduen ondoriozko sekuelak dituzten haurrentzat ( Egaña kalea, 10, Bilbo).
  • Eguneko zentroak Arrasaten eta Donostian, Foru Aldundiarekin elkarlanean kudeatuak.
  • Unitate PolibalenteaArrasateko Ospitalean, diziplina askotako asistentzia emateko menpekotasun egoera behin-behinekoan zein iraunkorrean dauden pertsonei. Unitate horren sarreren zati handi bat garuneko lesioen ondorioz menpekotasun handia eta zaintzeko arazo konplexuak dituzten pertsonei dagokie.

 width=

Tratamendu espezifikoa eta pertsonalizatua

2019an 108 lagun artatu genituen Arrasateko gure Ospitaleratze Unitatean, zeinak 26 ohe baititu. Urte horretan bertan 96 ospitaleratze eta 86 alta erregistratu ziren, eta 7.927 egonaldi, paziente bakoitzak batez beste 82 egun eman zituelarik. 666 lagun artatu genituen gure unitate anbulatorioetan, eta 33.448 kontsulta/saio egin ziren horietan; 83 haurrek jaso zuten tratamendua, eta 3.612 kontsulta/saio egin ziren, gure Haurren Errehabilitazio Unitatean. Donostia eta Arrasateko HKZko eguneko zentroek, guztira 54 toki dutelarik, 59 erabiltzaileri eman zieten arreta, eta 13.175 kontsulta/saio egin zitzaizkien.

Logopedia, errehabilitazio fisiko, terapia okupazional, neuropsikologia eta eguneroko bizitzako jardueren programa terapeutikoek – Ospitaleratze Unitatean zein Unitate Anbulatorioetan egiten dira – plataforma teknologikoak dituzte, terapeutarentzako zein pazientearentzako informazio baliotsua jasotzen dutenak, eta balio dute bai balorazioa egiteko (hasierakoa eta tratamenduaren erantzunari buruzkoa) bai programa terapeutikoen beraien garapenerako.

Nabarmentzekoa da goiko adarra errehabilitatzeko programa, modu espezifiko eta mailakatuan lantzen duena goiko adarren berreziketa, defizit handieneko eta funtzionalitaterik gabeko hasierako uneetatik amaierako etapetaraino, zeinetan azkartasuna, mugimendu zehatzak eta/edo manipulazio lanetarako entrenamendu berezia behar baitira.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.