Hirugarren urtez jarraian, Beasaingo EPSZko erabiltzaileak Ehunmilak proban boluntario
Ehunmilak mendi lasterketaren 2017ko eta 2018ko edizioetan aipatu genituen boluntariotzako jarduerak eragiten dituen onurak, maila pertsonalean zein sozialean: konfiantza handitzea, zereginarekiko konpromisoa eta inplikazioa lortzea, integrazioa eta inklusioa sustatzea, arazo mentalei lotutako estereotipoak borrokatzen laguntzea… Horiengatik, eta beste arrazoi batzuengatik, berriro hartu dugu parte.
2019ko urte honetan bereziki disfrutatu dugu, X. edizioa betetzeaz gin, historiako euskal ehun miliarik azkarrenak izan direlako. Hamargarren urteurrena betetzeaz gain, errekorrak gainditu dira, eta lehendabiziko aldiz beasaindar batek irabazi du Ehunmilak lasterketa, Ion Aizpuruk. Berari eta gainerako irabazleei (nahiz eta, egiazki, lasterketaren batean izena eman duten guztiak diren irabazle), zorionak eman nahi dizkiegu garaipenagatik: Ewa Majer, Ion Aizpiroz eta Uxue Fraile.
Beste urte batez, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiogu antolakuntzari, bereziki Begoñari, berriro ere aukera eman digulako gure erabiltzaileen errehabilitazio eta suspertze prozesuan laguntzeko.
Aurten, Goierriko Hitzan Beasaingo HPSZko erabiltzaile boluntarioen une batzuk ikusi ahal izan dira.