Adineko pertsona

Hiru belaunaldi elkarrekin ariketa egiten

Familien Lasterketa
Familien Lasterketa

Txurdinagabarrin bizi diren adinekoek, senideek eta egoitzako begiraleek Famili Lasterketa Solidarioan parte hartu genuen joan den igandea, Zierbenako portuan (Bizkaia); egitasmoaren helburua da lehiaketaz kanpoko famili kirola sustatzea, eta bere ezaugarria da gutxienez bi laguneko taldeetan parte hartzen dela, bi belaunalditakoak edo are hiru belaunalditakoak izan daitezkeelarik.

Proba kostaldeko herriko portuan jokatu zen, 1,5 kilometroko ibilbidearekin, eta 5 buelta ere eman zitezkeen, guztira 5 kilometroko ibilbidea osatzeko. Seiehun lagunek eman zuten izena lasterketan, eta inskripzioetan bildutako dirua Gallarreta Tailerrentzat izan, izan ere, Zierbenako erakundeak premia bereziak dituzten pertsonak prestatzen baitu eta enplegua ematen baitie.

Txurdinagabarri Egoitzako taldea hogei bat lagunek osatu zuten, 3 belaunalditako kategorian eman genuen izena: aitona-amonak, seme-alabak eta bilobak. Ur botilatxoz ongi horniturik, hidratatzeko, eta txano eta txapelak jantzita eguzkitarako, probari ekin genion, eta ibilbidea osatuz joan ginen, korrika eginez, oinez edo aulki gurpildunean. Talde osoak amaitu zuen proba, eta, energia sobera genuenez, dantzan ospatu genuen, indarrak berreskuratzeko amaieran eskaini ziguten anoaren poltsatik pikatzen.

Zierbenara joan ginenen artean zeuden ehun urte beteta dituzten gure Teresa Gondra eta Carmen Larrinaga, eta majo disfrutatu zuten txangoaz eta komunikabideei erantzun zieten lasterketaren amaieran.

El Correon eta “Vamos a correr” blogean argitaratutako erreportajeetako argazki askotan ere atera ginen.

 

Familien Lasterketa Zierbenan

Familien Lasterketa Zierbenan

Familien Lasterketa Zierbenan

Familien Lasterketa Zierbenan

Familien Lasterketa Zierbenan

Familien Lasterketa Zierbenan