Kalte zerebrala

Hemen dira berriro saio monografikoak garuneko erasana duten pertsonak etxean zaintzen dituztenentzat

Hemen dira berriro saio monografikoak garuneko erasana duten pertsonak etxean zaintzen dituztenentzat


MAIATZAREN 8TIK EKAINAREN 1ERA, PRESTAKUNTZAKO ZIKLO BERRIA EGINGO DA BILBOKO AITA MENNI ZENTROAN

Garuneko erasanaren errehabilitazioan eta tratamendu klinikoan lan egiteaz gain, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Erasanaren Zerbitzuko profesional taldeak aldizka informazio-saioak garatzen ditu gaixoentzat, familientzat eta zaintzaileentzat. Ikastaroa batez ere izango da jatorri neurologikoko desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzat. Hemen sartzen dira garuneko erasana, dementzia eta bestelako gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonak. Programan monografiko ezberdinak jasotzen dira sekuelak hobeto ulertzeko, eta HKZ (hartutako kalte zerebrala) hurbiletik bizi dutenei lagun diezaiekete modu egokiagoan erabiltzen.

HKZ duten pertsonen familiek informazioa eskatu ohi dute horien sekuelen eta horiek maneiatzeko moduaren inguruan. Hori dela-eta, gure esperientziari erreparatuta, beste urte batez, maiz aurkezten diren zazpi gai hautatu dituzte gure profesionalek. Edizio honetan, berriro jorratuko dira komunikazioaren aldaketak eta BAZak; desgaitasun neurologikoko pertsonen mobilizazioa; zailtasun kognitiboak lantzeko era; ahalik eta autonomia gehiena kontserbatzeak duen garrantzia; eta jokabidearen eta emozioen arteko harremana. Berrikuntza bezala bi saio aipatu behar dira: disfagiari eta sukaldaritzari eskainitakoa eta kirol egokituan, uretako fisioterapian eta taldeko jarduera ezberdinetan oinarrituko dena.

Programa zuzeneko senitartekoentzat zein modu profesionalean zaintzen dituzten pertsonentzat izango da, lan horretan gaitasuna gehitu nahi dutenentzat. Moduluak egun hauetan izango dira:

Komunikazioaren aldaketak eta komunikaziorako ordezko sistemak Ángela Fdez. de Corres Maiatzak 8
Disfagia eta sukaldaritza Marina Pascual Maiatzak 7
Desgaitasun neurologikoa duten pertsonen mobilizazioa Iban Arríen Maiatzak 15
Zailtasun kognitiboak Iñigo Urrutikoetxea Maiatzak 22
Garuneko erasana eta autonomia Marta Juaristi Maiatzak 25
Jokabidea eta emozioa Noemí Álvarez Maiatzak 29
Kirol egokitua, uretako fisioterapia eta taldeko jarduerak Carlos Cañete eta Noemí Álvarez Ekainak 1

 

Ikastaro hauetan parte hartzea garrantzitsua da familiek eta zaintzaileek gure profesionalekin ikasteaz gain, elkarren artean gauzak partekatzen dituztelako eta beti sortzen diren ideiak, irudipenak eta usteak trukatzea aberatsa delako.

curso-familias

Komunikazioaren aldaketei buruzko saioa

Komunikazioaren aldaketen eta ordezko sistemen inguruko saioa Ángela Fernández de Corres logopedak eman zuen, eta senideek eta zaintzaileek ulertu ahal izan zuten lesio neurologiko baten ondoren komunikazioan patologia ugari gerta daitezkeela (disfoniak, disartriak, afasiak,…) eta aldaketa bakoitza, gainera, kasu bakoitzean bakarra eta ezberdina izaten dela.

Saiora joateko aukera izan zuten pertsonek zailtasun horiek maneiatzeko jarraibideen azalpenak baieztatu  zituzten, eta beste batzuek egunekotasunean erabilgarriak zirela berretsi zuten. Jarraibideak eskura banatu zizkieten bertaratutakoei (afasia eta disartria maneiatzeko gidak). Esate baterako, horrelako iruzkinak egin zituzten: “nik denbora asko behar izan nuen modu errazean, esaldi laburrekin, hitz egin behar zitzaiola ulertzeko, baina orain badakit modurik onena dela berak niri ulertzeko” edo “musikak on egiten dio”. Hori guztia ondo baino hobeto erakutsi zuten.

Saioa dinamikoa izan zen. Bertaratutakoek beren esperientziak partekatzeaz gain, galdera interesgarriak egin zituzten eta unean bertan erantzun zizkieten adibide praktikoen bitartez.

Taldearen parte-hartzea ona izan zenez, azken zatia murriztu egin zen; hots, komunikazioko ordezko sistemak eta sistema handigarriak. Dena den, komunikazioko ordezko sistema eta sistema handigarri ezberdinak banatu zitzaizkien, komunikatzeko arazoak daudenean laguntzeko tresna oso garrantzitsuak.