Halloween astea Txurdinagabarrin
Urritik azarora igarotzearekin bat, hil diren pertsonak oroitzeko ospakizunak egiten dira munduko leku askotan. Hemen Santu Guztien eguna azaroaren 1ean eta Hildakoen Eguna 2an ditugu; Mexikon egun horietan bertan ospatzen dute Hildakoen Eguna, non arimek beren kide maiteak bisitatzen dituzten; kultura anglofonoetan, berriz, eta hedaduraz munduko leku askotan, Halloween jaia ospatzen da.
Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan oso lanpetuta ibili gara astebetez eskulan tailerrean ohitura horri lotutako apaingarriak prestatzen, hala nola kalabazak, mamuak, saguzarrak, armiarma sareak imitatzen dituzten gazak, eskeletoak, burezurrak, jengibrezko panpinak eta dekoratzeko beste elementu asko.
Oso tarte dibertigarria igaro genuen Pictionaryn jolasten, “otso gizona”, “erratza” edo “sorgina” bezalako hitzak asmatu nahian, egoiliarrek arbel batean egiten zituzten marrazkietatik abiatuta, eta sukaldaritza tailerrean festa horri lotutako txokolatezko jakiak prestatzen aritu ginen.
Zinema saioak, nola ez, horri buruzko gai bat izan behar zuen, eta, horrenbestez, “La Familia Adams” ikusten aritu ginen; gainera, urriaren 30ean eta 31n mozorro festak antolatu genituen, solairu guztietan musikaz gozatzeko eta “litxarreria beldurgarriak” jateko aukerarekin.
Hainbat jardueratan Alan izan genuen gonbidatu berezi, gure begiraleetako baten semea, egoiliarrekin denbora pasatzea gustatzen baitzaio. Eta ez hori bakarrik, horietako biri lagundu zien sukaldeko tailerrerako eta jaietarako erosketak egiten.