Gure zuzendari medikoa, Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteko presidente berria
Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteak Manuel Martin Carrasco Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa izendatu zuen elkarteko presidente. Ostiralean izendatu zuten, hilak 18, Santiago de Compostelan egindako Psikiatriako XXV. Kongresu Nazionalaren esparruan. “Niretzat oso pozgarria da, elkarte hau Espainiako psikiatriako sozietaterik garrantzitsuena baita», adierazi zuen presidente berriak, erakundeko presidente hautatua izan ondoren.
Manuel Martin Carrasco, azken bi urteetan, Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteko presidenteordea izan zen, eta orain presidente izango da, 2024ra arte. Garatu nahi dituen lan ildo nagusien artean, lanbidearen batasuna indartzearen garrantzia nabarmentzen du. “Nire helburua da ahots adostua eta bateratua lortzea eta horretarako lan egitea”, nabarmendu zuen. Agerian utzi nahi zuen, halaber, psikiatriako profesional gutxi dagoela. Zentzu horretan, gogorarazi zuen bost urteren buruan profesionalen %25ek erretiroa hartzeko adina edukiko dutela. Haurren psikiatriari edo hirugarren adinarekin eta zahartzearekin lotutako nahasmenduei lotutako beste eskari batzuk iristen diren une berean iritsiko gara mugarri horretara. “Premia handiko urteak datoz”, aurreratu zuen Martin Carrasco doktoreak, eta aipatu zuen berak duen beste kezka bat dela iraupen luzeko nahasmendu mentalei eman beharreko arreta.
Izan ere, gaur egun, munduko zortzi pertsonatik batek gaixotasun mental bat dauka, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera. Gainera, erakundeak antsietatea eta depresioa jartzen ditu patologia horien zerrendaren lehenengo postuan. Zehazki, esaten du bi patologien prebalentziak “nabarmen egin zuela gora 2020an, eta urte bakar batean %26ko eta %28 artean hazi zirela, hurrenez hurren, Covid-19aren pandemiaren ondorioz”. Horrez gain, 2010 eta 2021 urteen artean, Sendagaien Espainiako Agentziaren (AEMPS) kalkuluen arabera, antsiolitikoen, hipnotikoen eta lasaigarrien kontsumoak gora egin zuela, egunean 82,50 dosi kontsumitzetik 93,04 dosi kontsumitzera igarota mila biztanleko.
Horregatik, Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteko presidente berriak, egungo egoera azaltzeko, esan zuen egoera “delikatua “ dela, eta esan zuen, halaber, egoera horren arrazoia dela osasun mentalaren prebentzioa ahaztuta dagoela bai lanean, bai eskolan…).
Ibilbide egiaztatua
Manuel Martin Carrasco (Isla Cristina, Huelva, 1960) Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatetik, eta doktoretza han lortu zuen 1990ean. Psikiatrian espezialista da Ramon y Cajal Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan (Madril), eta psikogeriatrian zuen prestakuntza Nottinghameko unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Otawakoan (Kanada) zabaldu zuen.