Gure zentroek Euskaraldian parte hartu dute
Aita Menniko adinekoen Egoitzek eta Eguneko Zentroek Euskaraldia kanpainan parte hartu dute, euskararen erabilera zabaltzeko.
Kanpaina azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte garatu da, hau da, Euskararen egunera arte, hizkuntza erabiltzea sustatzeko, eta, ulertu bai baina erraz erabiltzen ez dutenak erabiltzera animatzeko.
Aita Menniko beste zentro batzuetan bezala, Egoitzetan eta Eguneko Zentroetan langile eta erabiltzaile askok aukeratu zuten izatea ahobizi (ulertzen eta hitz egiten du euskaraz) edo belarriprest (ulertzen du baina beharbada ahoz adierazteko maila ez da elkarrizketa bat mantentzeko lain).
Kanpainaren edukia, horrenbestez, zentroetako jardueretan sartu da. Adibidez, Txurdinagabarrin, hilaren 3an Euskal Jaia egin zen egun osoan Egoitzan zein Eguneko Zentroan.
Goizean, solairu nagusian euskal kiroletako probak antolatu ziren, parte hartzaileen ezaugarrietara egokituta, horien artean txingak, harri zulatzaileak, igela, fardelak jaurtitzea, idi probak edo lokotx bilketa. Arratsaldean, Begoñazpi ikastetxeko neska-mutilak etorri ziren euskal dantzak dantzatzera.
Durangoko adinduentzako Barandiaran Egoitzak eta Eguneko Zentroak, Oñatiko San Martin Egoitzak, eta Arrasate, Bergara eta Soraluzeko Eguneko zentroek ere bat egin zuten kanpainarekin, Aita Menniko Osasun Mentaleko eta Kalte Zerebraleko zentroek bezala, hurrengo bideoan ikus daitekeenez: