Informazioa unitate eta zentro desberdinetan jasotzen da –Psikiatrian, Adinekoak eta Garuneko kaltea-, eta gogobetetasun-maila orokor oso ona erakusten du, kasu guztietan 8 puntu baino handiagoa baita. Datuak senideei telefonoz egindako inkesten edo pazienteek betetako galdeketaren bidez bildu ziren.
Susana Fernández Mongek, Aita Menni Ospitaleko kalitateko arduradunak nabarmendu du gure zerbitzuak gomendatuko lituzkeen galderaren erantzuna baiezkoa izan dela oso ehuneko handian, %99tik ingurukoa.
§ Duintasuna-errespetua eta intimitatea tratuan
§ Emandako zainketak
§ Jasotako tratua
§ Taldearen profesionaltasuna
Bestalde, 9 puntu jaso dituzte Legezko Psikiatria Unitatearen bisiten ordutegiak eta zentroaren garbiketak Desgaitasun intelektualaren arloan.
Oraindik hobetzeko bidea geratzen da, batik bat 7,5 puntu azpitiko arloetan, aurreko inkesten aldean behera egin dutelako. Senideek eta pazienteek egindako iradokizunak eta oharrak kontuan hartuko ditugu. Arlo honetan, senidearen egoera eta bilakaerari, kexei eta iradokizunei erantzuteko emandako denborari, arroparen zainketari eta bazkariaren kalitateari buruzko informazioarekin zerikusia duten zenbait item ditugu.
Aita Menni Ospitaleak eskerrak eman nahi dizkie inkesta egin duten pertsona guztiei, ematen dizkiguten iritziekin laguntzazko arreta hobetzeko aukera ematen digutelako.