Aita Mennik 2013. urtearen amaiera ireki zuen Espainiako lehen Legezko Psikiatria Unitatea. Beren gaixotasun psikiatrikoarengatik egindako zenbait ekintzen ondorioz prozesu judizialetan nahastuta dauden gaixo mentalak artatzen ditu. Auzi penalak dituzten mota honetako gaixoen tratamenduan duen esperientziarengatik “Justizia konpontzailea eta terapeutikoa: Justiziaren eredu berritzaileetara” Eurokoa kongresuan laguntzen duen erakundeetako bat da.
Topaketa hori ekainaren 16, 17, eta 18an egingo da Donostian. Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldeak (GEMME) eta Kriminologiaren Euskal Institutuak (KREI) antolatuta, beren osoko bilkuretan, jakinarazpenetan eta tailerretan ekarpenak eta esperientziak jasoko dira, justizia konpontzaile eta terapeutikoaren jardunbide egokiak identifikatzeko.
Ekainaren 17ko arratsaldean Iñaki Madariaga doktoreak, gure Legezko Psikiatria Unitateko zuzendariak “Justizia terapeutikoa zigorrak betearaztean” tailerra emango du. Haren batera Mikel Tellaeche ospitaleko zuzendari kudeatzailea arituko da aplikatzen ari garen laguntza ereduari buruz hitz egiten.Kongresu hau EHUren Udako Ikastaroen barruan egingo da eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzaren laguntza jaso du. Espero da arrakasta handia izatea bere programari esker, izan ere, nazioarteko aditu ezagun askok parte hartuko dute eta batzorde zientifikoa kalitate handikoa da. Sinposioa Izaskun Porres epaileak zuzenduko du eta José Luis de La Cuesta, katedraduna eta HAEEko zuzendaria, eta Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidentea, laguntzaile gisa arituko dira.