Gure Kalte Zerebralaren Zerbitzuak 949 pertsona artatu zituen 2023an
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuak hainbat instalazio ditu Euskadin:
- Ospitaleratze Unitatea Arrasaten (Gipuzkoa), 36 oherekin.
- Errehabilitazio Unitate Anbulatorioak Arrasate, Donostia eta Bilbon.
- Haurren Errehabilitazio Unitatea, garapen psikomotorreko arazoak, garuneko paralisia, hartutako kalte zerebrala edo tratamendu onkologikoen ondoriozko sekuelak dituzten haurrentzat.
- Eguneko zentroak Arrasaten eta Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
2023an, Arrasateko gure Ospitaleratze Unitateak 128 lagun artatu zituen (36 ohe ditu). Urte horretan 10.462 egonaldi erregistratu ziren, paziente bakoitzeko 96 eguneko batezbestekoarekin. 645 pertsona tratatu zituzten gure unitate anbulatorioetan, eta 26.363 kontsulta/saio egin ziren. Gure Haurren Errehabilitazioko Unitatean 109 haurrek 3.956 kontsulta/saioren bidez jaso zuten tratamendua. Donostia eta Arrasateko HKZko eguneko zentroek, guztira 70 toki dutelarik, 67 erabiltzaileri eman zieten arreta, 14.330 kontsulta/saioren bidez.
Kalte zerebralaren errehabilitazio robotikoa
Logopedia, errehabilitazio fisiko, terapia okupazional, neuropsikologia eta eguneroko bizitzako jardueretako programa terapeutikoak Ospitaleratze Unitatean zein Unitate Anbulatorioetan gauzatzen dira. Programa horiek robot aurreratuen laguntzarekin egiten dira. Garuneko lesioa izan duten pertsonen funtzionaltasuna hobetzen eta goiko gorputz adarren mugikortasuna berreskuratzen laguntzen duten tresna teknologikoak dira, eta ibilera eta oreka entrenatzen ere laguntzen dute. Gainera, gailu horiek informazio baliagarria eskaintzen dute hasierako baloraziorako eta tratamenduaren beraren erantzuna ebaluatzeko.
Neurorrehabilitazio programen barruan, 2023an, Aita Mennin garun paralisia eta garapen psikomotorreko beste nahasmendu espezifiko batzuk dituzten adingabeetan Atlas 2030 haurren exoeskeletoarekin entrenamendu intentsiborako egindako ikerketa proiektua nabarmendu zen.