Bere 2016-2020 Berdintasun Plana ezartzeko esparruan, Aita Mennik laneko jazarpen sexual eta sexistako kasuen aurrean jarduteko zeukan protokolo zaharra berrikusi du. Dokumentu berria –hemen kontsultatu eta deskargatu daiteke– gerentziak, enpresaren alde sozialak eta berdintasunerako aholkularitzak izenpetu zuten, joan den azaroaren 17an. Berdintasunerako Talde Motorrak bultzatu du protokoloa, eta jazarpen kasuetarako prozesura eguneratzen du eta esku hartzeko jarraibideak zehazten ditu lantalde osoarentzat. Testuaren edukia hedatzeko helburuarekin, 2018an zehar prestakuntza ikastaroak emango dira. Eta, on line eskuratu ahal izateaz gain, mezu elektroniko bat bidaliko zaie Aita Mennin lan egiten duten pertsona guztiei, existitzen dela jakinarazteko.
Horrenbestez, Aita Menni Taldeak berdintasunaren arloan dagokion araudia betetzen du: Berdintasun Plan bat dauka eta ezartzen du, egoeraren diagnostiko bat egin du emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzeko bidean, eta sexu arrazoiengatiko diskriminazioa desagerrarazteko. Hortik aurrera, xedea lortzeko helburuak, estrategiak eta praktikak finkatu dira. Ezarritako helburuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistemak ere zehaztu dira.