Gure heroientzako dirua biltzen jarraitzen dugu
BOTO GUZTIEK BALIO DUTE.BILATU GIPUZKOA MAPAN ETA LAGUNDU ADAM ELKARTEKO KIROLARIEI ESTE HONETAN: HTTP://WWW.MARCA.COM/MULTIMEDIA/FUNDACION-ALEX/
ADAM Aita Menni Kirol Elkartea abian jarri da berriki.Hori dela eta, berriz ere, zuen laguntza eskatzen dizuegu finantzazioa lortzeko eta ondo hasteko.Aita Menni elkarteko kirolariek laguntza eskatu dute gizartetik baztertzeko arriskua duten pertsonen artean kirola sustatzen duen Alex Fundazioaren “GURE HEROIENTZAT” programarako.
Deialdi honetara hainbat talde aurkeztu dira eta Alex Fundazioak “normaltasunez eta zintzotasunez eramaten ari diren” kontrako errealitateak ezagutzera eman nahi ditu, egunero beren hazkunde pertsonala gainditzen duten ezgaituei, nahiz bizi-kalitate hobea izan dezaten lan egiten ari diren begiraleei omenaldi txikia egiteko.Horrez gain, ezgaituek kirolaz goza dezaten lan egiten ari diren senide, lagun eta bestelako elkarteei laguntza ere eman nahi die.
ADAM elkarteari botoa emateko, Gipuzkoan aurkeztutako proiektuetan sakatu behar da.Zenbait ordenagailutan arazoak daude Internet Explorer arakatzailearekin, beraz, gomendatzen dizuegu Google Chrome, Mozzila Firefox edo Interneteko beste arakatzaile bat erabiltzea.
Aita Menni Kirol Elkarteko garuneko kaltea duen kirolariek erregulartasunez entrenatuko dute, eta zenbait lehiaketetan parte hartuko dute.Boccia, igeriketa eta txirrindularitza egokitua dira ADAM elkartean taldeka eta erregulartasunez egiten diren kirol-jarduerak.Gure elkarteko pertsonak federatu daitezke, eta antolatzen diren lehiaketa ofizialetan parte har dezakete.
ADAM proiektuaren helburuak guztiz bat datoz Alex Fundazioak ezarritakoekin:
o Kirola sustatzea.
o Psikomotrizitatea lantzea.
o Talde-sentimendua sustatzea.
o Aisialdia kudeatzea.
o Kirolarekin zerikusia duten balioak sustatzea:fair play, esfortzua, gainditzea, eta abar.
o Jarduera osasungarriak sustatzea.
Aurkeztutako ekintza eta eskaerako, gehienez, 3.000 euroko laguntza eman daiteke, eta ekipamendua eta materiala erosteko eta eremuren bat egokitzeko erabiliko da, irisgarria izateaz gain kirola ere egiteko.