Osasun mentala

Aita Mennik gaixotasun mentala duten pertsonei emandako etxeko arreta, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen XIII. Topaketan

Gure programa Osakidetzak antolatutako profesionalen urteko topaketan erakusten gonbidatu gintuzten. Vicente Huesok azaldu zuen noiz eta nola zabaltzen den EPSZetatik etxeetarako gure laguntza, arazo mental larria duten pertsonentzat.
Aita Mennik gaixotasun mentala duten pertsonei emandako etxeko arreta

Arazo mental larria duten pertsonen etxeko laguntza-programa duela hiru urte aplikatzen da Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan (EPSZ). Erabiltzaile bakoitzaren balorazio funtzionala eginda, gure laguntza etxean nork jaso dezakeen erabakitzen dugu.  Errehabilitazio eremu nagusiak hauek dira: zainketa pertsonala (elikadura, tratamenduaren jarraipena, ohitura osasungarriak…), etxearen kudeaketa egokia (ordena, garbiketa, etxean eremuen erabilera egokia egitea…), aisialdiaren kudeaketa, gizarte-sareak eta kasu batzuetan, lan eta prestakuntza arloko laguntza.

“RSMGtik hurbil dauden esperientziak partekatuz. Gaur egungo ekarpenak eta esku-hartzeak’. Izenburu horrekin, Vicente Huesok, Aita Menniko EPSZko arduradunak gure EPSZko erabiltzaile batzuen etxean nola jarduten dugun azaldu zuenGipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko profesionaleko XIII. topaketako lehen mahaian. Geroago, arazo mental larria duten baina erkidegoko beste laguntza-programa batean dauden pertsonentzat zuzendutako Etxeko Laguntza Psikosozialeko Programa berria azaldu zuen.

Emaitza positiboak

Ekitaldi hau joan den 14an egin zen Donostiako Psikologia Fakultatean, eta gure psikologo klinikoak xehetasun handiz azaldu zuen diziplina arteko taldeak nola egiten duen programa banakako errehabilitazio plan bakoitzaren barruan. Gero, kasu kliniko jakin batean izandako esperientzia azaldu zuen.

Oro har, esku hartze psikologikoak, pertsona bakoitzaren banakako Plana koordinatzeaz gain, bere egoera klinikoaren jarraipena ere egiten du. Bestalde, aurre egiteko banakako baliabideak sustatzen ditu. Okupazio eta heziketa terapiako arloko esku-hartzeak autonomia baloratu eta bideratzen du eguneroko bizimoduan, baita aisialdi arloan ere, eta gizarte-laneko arloa koordinazioaz arduratzen da laguntza-sarearen barruan dauden eragileekin. Horrez gain, banako bakoitzak behar izan ditzakeen kudeaketa burokratikoekin ere laguntzen du.

Vicente Huesok koordinazioaren funtsezko eginkizuna nabarmendu zuen, bai barnekoa, taldea osatzen duten diziplina desberdineko profesionalen artean, bai kanpokoa, erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroarekin, Gipuzkoako Foru Aldundia dena, familiarekin eta pertsona bakoitzaren tratamenduan parte hartzen duten erkidegoko gainerako baliabideekin).

Gaur egun, Gipuzkoan dauden hamar EPSZetatik lau kudeatzen ditugu, eta azken bi urteetan 26 kasutan etxeko laguntza eman dugu, hasiera batean mota horretako laguntza eska daitekeen kasuen % 53a dena. “Etxeko laguntza hori jaso lezaketen familia guztietatik, erdira gutxi gorabehera sartu ahal izan gara. Ziur asko, denborarekin, etxe berrietara sartu ahalko gara, laguntza beharra handitzen bada. Nolanahi ere, badakigu mota horretako esku-hartzea eskainiz egin dugun lanak bere ondorioak izango dituela epe ertain-luzera. Asmoa da ateak irekitzen jarraitzea”, aurreratu zuen zentro komunitarioetako koordinatzaileak.

 

Aita Mennik gaixotasun mentala duten pertsonei emandako etxeko arreta, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen XIII. Topaketan

Ateak irekitzen jarraitzea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen laguntzarekin, gure etxeko esku-hartze eredua zabaldu dugu, erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroan jarraipen psikiatrikoa eginez, beren etxean ere laguntza behar duten pertsonentzako programa berri baten bidez.

Gaur egun, gaixotasun mental larria duten 16 pertsonak parte hartu dute programa berri honetan. Aita Mennik pertsonari arreta jartzen dion eredua erabiliz garatzen du. “Egindako esku-hartze guztietan emaitza positiboak lortu ditugu”, azpimarratu zuen Vicente Huesok. 

Helburuen artean, etxeko esku-hartzearen xedea da arazo mental larria duten pertsonek ahalik eta denbora gehien bizitzea beren etxean, egoitzako arazoak saihestuz, edo atzeratuz.

“Gure ustez, arazo mental larria duten pertsonak gai dira beren komunitatean eguneroko bizitza egiteko, beharrezkoak diren osasun- eta gizarte-laguntzak ematen badizkiegu. Ospitaleratze psikiatrikoko faseak, gaixotasunaren desoreka edo jokabidearen aldaketa larria aurkitzen den uneetan bakarrik egin beharko lirateke”, adierazi zuen amaitzeko.