Adineko pertsona
Guatximindon Elkarteak antzerki gehiago eraman du Txurdinagabarrira
Otsailaren 7an, osteguna, Bilboko adinekoen Txurdinagabarri Egoitzak Solokoetxeko Guatximindon Kultura Elkarteko antzerki taldearen bisita hartu genuen.
Emanaldiaren aurretik, aktoreak gure egoiliar eta senideen artean nahastu ziren, eta jende guztiarekin interakzioan jardun zuten.
Ondoren, hiru antzezlan taularatu zituzten, laburrak baina oso dibertigarriak, eta asko gustatu zitzaizkigun eta gogotik jo genuen txalo, antzerkiarekin zoratu egiten gara eta.