Gregorio Urionaguena gure egoiliarra, Eusko Jaurlaritzaren omenaldi bateko protagonista
Gregorio Urionaguenak, Durangoko Joxe Miel Barandiaran gure zentroko 102 urteko egoiliarrak, omenaldi bat jaso zuen hilaren 4an, beste sei gizonekin batera, Errepublikaren alde borrokatu ziren eta oraindik bizirik dauden azken gudariak izateagatik.
Gregorio eta beste sei gudariak, 97 eta 106 urte artekoak, Gogora-Eusko Jaurlaritzako Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldi bateko protagonistak izan ziren, eta ohorezko makila eman zieten eta euren bizitzako pasarte batzuen kontakizuna entzun ahal izan zen. Gregorioren eta bere kide Gabriel Nogues, Ignacio Ernabide, Juan Azkarate, Mateo Balbuena, Eduardo Larrouy eta Alejandro del Amoren ondoan, Consuelo Lopetegi zegoen, Mateo Balbuenaren emaztea, eta hura ere omendu zuten, zigonak frontean borrokatzen ziren bitartean gerra erretagoardian bizi izan zuten emakumeen etsenplu gisa.
Ekitaldia Bilboko Carlton Areto Inperialean egin zen, esanahi berezia duen aretoan, hain zuzen ere, hor elkartu zirelako lehen euskal exekutiboko Gobernu Kontseiluak 8 hilabetez, Jose Antonio Aguirreren lehendakaritzapean.
Komunikabideetan:
Cadena Serrek zuzenean eman zuen ekitaldia, “Hoy por Hoy” saioaren programa berezi batean, eta hainbat komunikabidek ere zabaldu zuten omenaldiaren berri:
Programa berezia Cadena Serreko “Hoy por Hoy” saioan.
Omenaldiaren laburpen bideoa: