Gora San Fermin!

Gora San Fermin!

Uztailaren hasierak gehien espero den tradizioetako bat ekarri ohi du Txurdinagabarri Egoitzara: San Fermin ospakizuna.

Iruñeko txupinazoa baino egun bat lehenago, eta “1 de enero, 2 de febrero…” kantaren erritmoan, gure zezentxoa egoitzako solairuak zeharkatuz ibili zen joan den hilaren 5ean, ordurako sanferminetako dekorazioaz apainduta. “Entzun arren San Fermin” entzuten zelarik, inork ez zuen entzierroa galdu nahi izan, ez korrikalari ausartek, ez hesiaren babesa nahiago izan zutenek.

Egoiliarren bat ere izan genuen muleta pase batzuk egiten ausartu zena, arte handiz egin ere, dena esan behar bada.