Talde txikietan eta unitate bakoitza bere aldetik, pandemiaren ondorioz bestela ezin eta. Baina poz handiz eta oso giro politarekin. Horrela joan dira gure ospitalearen sortzaile eta gure zentroak hartzen dituen Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioaren kofundatzaile San Benito Menniren jai handia ospatzeko jarduerak.
Alaitasun eta ilusio handiz egin dugu bat ospakizunarekin. Jaia ospatzeko askotariko jarduerak egin ziren: joko bereziak -hockeya, petanka edo bola partidak- eta San Benito Menniri buruzko muralak. Astelehen arratsaldean, hilak 26, festa ezberdinak egin ziren Unitate bakoitzean, baita AMEn ere (Aita Menni Egoitza), non adin gehieneko pertsonak bizi diren. Batzuetan dantzak eta karaokeak antolatu ziren, mantentze lanetakoek utzi zizkiguten bozgorailuak erabiliz. “Patioak musika jartzeko aprobetxatu behar genituen, baina euria ari zuenez jaia barruan ospatu behar izan zen.Pena, ez delako gauza bera.Hala ere, primeran pasatu genuen”, esan digu Amaia Bulumburuk.
Arratsaldean ere merienda berezia izan zen: patata frijituak, sandwichak, opilak eta freskagarriak. “Oro har, pazienteak oso parte hartzaileak izan dira.Oso eskertuta daude askariagatik, asko gustatu baitzitzaien, eta larunbatean, hilak 24, jaiaren egunean, izan zuten bazkari bereziagatik.Egun berezia, polita, denok elkarrekin egoteagatik”, jarraitu du Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko arduradunak, eta egun hauetan gure harreralekua apaintzen duen Jesus Mari Arizmendiarrietaren bonsai erakusketa tradizionalera antolatu diren bisitak ere nabarmendu ditu.