Erosketak egitera joan ahal izateko ezinbestekoa da diruaren balioa ezagutzea, monetak desberdintzea eta horiek erabiltzen jakitea. Dirua erabiltzen ikastea edo berriro ikastea eta erosketak egitea duela urte askotatik Aita Menni Ospitalean egiten den jarduera da, beraz, ez da inolako nobedadea. Hala ere, mundu guztiak ez daki zein den horren eginkizuna. Irteera hauen helburua parte hartzen duten pertsonei gizarteratzen laguntzea da. Terapeutek eta pazienteek elkarrekin lan egiten dute dirua erabiltzen, eta kontsumoa edo gizarteko baliabideen erabilera baloratzen duen ikuspegi batetik egiten dute.
Normalean astean behin irteten dira. Txandaka joaten dira Eroskira eta merkatu txikira. Aste batean taldea –laguntzaile batez, begirale batez eta 5 edo pazientez osatuta dagoena- Eroskira joaten da, eta hurrengoan, merkatu txikira. Taldekako jardueran parte hartzen duten pertsonak aldatzen dira, tailerren ordutegiaren, haien portaeraren edo beharren arabera. Autobusez joaten dira, UME, ULE eta ALB unitateekin eta industria-tailerrean lan egiten duten pazienteekin batera.
Dirua erabiltzeko eta erosketak egiteko hau egin behar dute:
– 1. Ingurua antolatu. Monetak eta billeteak ordenatuta gordetzen dira diru-zorroan. Erosketaren prezioa baldin badaki, komeni da pertsona diru justua eramatea. Konpultsiboki erosten badu, komeni da diru muga bat erabiltzea.
– 2. Jarduera egituratzea. Supermerkatura badoaz, erosketaren zerrenda bat eraman beharko da, eta dagoeneko erosi dituzten produktuak markatuko dituzte. Kutxazainak esaten duen erosketaren prezioa ozen errepikatzea lagungarria izan daiteke ordaintzeko unean.
– 3. Laguntzeko produktuak. Esaterako, erosketak egitera joateko oso erabilgarria da pertsonak erosketako orga eramatea, aurretik bultzatzen dena. Atal bat baino gehiago dituzten diru-zorroak ere hobeak dira.
Supermerkatura joaten garenean normalean zentro berera joaten gara beti, baina pazienteak merkatu txikira joaten direnean, gustatzen zaizkien Arrasateko zenbait dendetara joaten dira, hala nola Inside dendara, DIA supermerkatura… Oro har, dirua izaten dute, tailerretan lan egiten dutelako edo asteburuan aurrezten dutelako, eta behar dituzten edo gustukoak dituzten gauzak erosten gozatzen dute, hala nola zapatilak, arropa, nezeserrak, makillajea eta abar.
Guztiei asko gustatzen zaie kalera ateratzea, irteera guztietan kafetxo bat hartzeko parada ere dutelako. Tarte horretan hobeto ezagutzen dute elkar, eta beren gauzei buruz hitz egin dezakete. Atsegina da gizarte-trebetasunak normaltasuna nagusi den inguru batean lantzea.