Giro eta partaidetza handia XXIX. Senideen Topaketetan

Senideen arteko goiz solidarioa Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Pazienteek, profesionalek eta familiek jarduerez beteriko egunaz gozatu zuten elkarrekin. Jarduera horien artean, Liberian egiten ari diren osasun mentaleko proiektu baten aldeko azoka txikia, Pazienteen Abesbatzaren saioa eta proposamen gastronomikoak nabarmendu ziren.
Udalaitzerako igoera

Senideen arteko goiz solidarioa Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Urtero bezala, Ospitaleko Gizarte Laneko Sailak Familien eguna antolatu zuen maiatzaren 25ean. Komunikabideetan nabarmendu duten bezala, azoka txiki solidarioak arrakasta handia izan zuen. Han, pazienteek eta Ahizpa Ospitalariek zenbait zentrotan egindako eskulanak ikusteko aukera egon zen, hala nola paparrekoak, koadroak eta puntuzko jantziak. Horrez gain, Liberiatik berariaz ekarritako eskuz egindako produktuak (sandaliak, zorroak, diru-zorroak, soinekoak…) eta duela 6 urte festa honetan laguntzen hasi zen Arrasateko Herreman GKEk ekarritako bidezko merkataritzako beste produktu batzuk (kakaoa, tea, kafea, xaboia…) ere saldu ziren.

Ahaztezina izan zen Pazienteen Abesbatzaren saioa, aspalditik zentroko laguntzailea izateaz gain musikari handia ere den Juan Carlos Irizarek zuzenduta. Ez ziren falta izan, ezta ere, publikoaren animazioa eta dantzak. Eukaristia ospatu ondoren, beste une hunkigarri bat ere izan genuen San Benito Menniren ereserkia lehen aldiz entzun genuenean. San Benito Menni Kongregazioaren sortzailea da hain zuzen, eta bere heriotzaren 100. urteurrena ospatzen ari gara aurten.

Esker onak

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Ateak Zabaltzeko egunean zentrora hurbildu ziren eta gure pazienteentzat hain garrantzitsua den egun honetan parte zuten pertsona guztiei, eta bereziki, Arrasateko alkatea den Inaxio Azkarraurizarri, antolaketan lagundu duten boluntarioei, Arrasateko Agrupación Gallega elkarteari, Andaluziako “Al Andalus” Kultura Zentroari eta Extremadurako “Corazón de Encina” Kultura Zentroari. Ospitaleko zuzendariak pozik daude egindako diru-bilketarekin, eta bildutako diru horri, Euskadiko Kutxak emandako 2.000 euroak eta dirua biltzeko ireki dugun ES52    3035   0001   58    0010126592 kontu-zenbakian bildutakoa gehituko dizkiogu. Nahi duenak kontu-korronte horretan ere sar dezake dirua.  

“We are like You” proiektua