Aita Menni Ahizpa Ospitalariak eskertu eta aitortu egin du Lourdeseko Erromesaldia osatzen duten gaixoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen zerbitzura dagoen Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitatea erakunde publikoak egiten duen lana.
Aitortza Arrasateko Aita Menni Ospitaleko ekitaldi aretoan egin da, eta bertara bildu dira pazienteak eta Aita Menniko langileak.
Errekonozimendu ekitaldia, halaber, hilaren 24an ospatu den San Benito Menniren egunaren testuinguruan egin da. Santua Arrasateko osasun zentroaren sortzailea izan zen, eta gaur egun gaixotasun mentala duten pertsonak, kalte zerebrala dutenak, adimen desgaitasuna dutenak eta adinekoak artatzen ditu.
Aia Menni Ahizpa Ospitalarioen ahizpa nagusi sor Isabel Martinezek Ebanjelioko pasarte txiki baten bidez ireki zuen ekitaldia, ahulenei arreta emateko Aita Menniren misioa gogoraraziz eta nabarmenduz.
Pazienteetako batek San Benito Mennik Gesalibarko Ahizpa Ospitalarioentzat erosi zituen lurrak mugatzen dituzten mugarrien erreprodukzio bat eman zion Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitateko presidente Lupe Aranzabali, baita lore sorta bat ere, Lourdeserako erromesaldian hainbat eta hainbat urtez erakutsitako laguntza, maitasuna eta entregagatik eskerrak emateko. Ondoren, ohorezko aurreskua eta Aita Menni Ospitaleko abesbatzaren emanaldia izan ziren.