Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Aita Mennik Donostian duen Burmuineko Lesioen Eguneko Zentroa bisitatu zuen joan den uztailaren 6an. Berarekin ziren Gizarte Politikako Diputatu Maite Etxaniz, Ezinduen Laguntzako Zuzendari Nagusi Juan Ramon Larrañaga eta Plangintza eta Inbertsio Zuzendari Nagusi Joxe Arizmendi.
Donostiako Aita Menni Burmuineko Lesioen Eguneko zentroak garun kaltea duten 25 pertsona artatzen ditu, lehengo ekintzetara bueltatzea galerazten dien arrastoak dauzkaten pertsonak hain zuzen. Zentroak Gipuzkoako Diputazioaren Gizarte Politikako Departamentuarekin hitzarmena du.
Bisitak iraun zuen bitartean Aita Menni Ospitaleko Zuzendari Gerente Iñaki Agirre eta zentroko neuropsikologo arduraduna den Iñigo Urrutikoetxearen laguntza izan zuten eta hauek instalakuntzak erakusteaz gain, bertan burutzen diren jardueren inguruko argibideak eman zizkieten.
Gaurkotasuna