Kalte zerebrala

Gimnastikako aparatu txikiek haurren neuroerrehabilitazio-programetan laguntzen gaituzte

Gimnastikako aparatu txikiek haurren neuroerrehabilitazio-programetan laguntzen gaituzte


PEQUEFITNESS, TXIKIENEN NEURRIRAKO GIMNASIOA, IBILTZEKO, SALTO EGITEKO, BOTE EGITEKO, OREKA GARATZEKO ETA ASKOZ ERE GAUZA GEHIAGORAKO

Bilboko Aita Mennu Neuroerrehabilitazio Zentroko Haurren Errehabilitazio Unitateak Pequefitness gimnasioa du duela zenbait astetatik, eta terapeutei txikienekin hainbat arlo lantzen laguntzen die.Aparatuak nobedadeak dira haurrentzat.Haientzat dibertigarriak, erakargarriak eta entretenigarriak dira.Aparatu horiekin ariketak entretenigarriagoak dira eta, helduek egiten dutena eurek ere egin nahi dutenez, izugarri gustatzen zaie aitak eta amak bezala ariketa egitea.

pequefitness

Gimnasio txiki honek sistema kardiobaskularra hobetzen, esfortzuarekiko erresistentzia handitzen, oreka estatiko eta dinamikoa hobetzen, eta begi eta eskuen, ezkerreko eta eskuineko eta goiko eta beheko gorputz-adarren arteko koordinazioa suspertzen laguntzen die haurrei.Irma Garcíak, CENER zentroko fisioterapeuta pediatrikoak gogoratu du onuren artean ez dela ahaztu behar autokonfiantza sortzen diela.Haurrak “ahal dut, badakit, gai naiz” esatetik oso hurbil geratzen dira.

Haurrentzako gimnastikako aparatu txiki hauek haurren garapen osoan laguntzen dute, eta, gainera, oso erraz erabiltzen dira.Beharrezkoa bada leku batetik bestera joan daitezke.Ibiltzeko zintak eta gainerako elementuak 3 eta 14 urte arteko haurrentzat dira.Haien erritmora eta gaitasunera egokitzen diren tresnak dira, eta terapeuten laguntzaz erabiltzen dira beti. Terapeutak dira jarduerak diseinatzen dituztenak, haien behar bezeriak kontuan hartuz.

Pequefitness zentroko sustatzaileek haur guztien trebetasun motorrak eta gaitasun fisikoak sustatzeko sortu zituzten elementu hauek, neguan klima hotz eta euritsua duten hirietan bizitzeagatik parkean edo aire zabalean jolastu edo kirola egin ezin duten haurrengan batik bat pentsatuz.

Indoor psikomotrizitateko saioek motibazio handiagoa ematen dute norberaren koordinazioa, mugikortasuna eta jarrera hobetzeko. Ariketa dibertsioarekin lotuz eta gehiegizko esfortzurik gabe, beren sistema kardiobaskularra osasuntsu mantentzen, malgutasuna hobetzen eta muskuluak indartzen laguntzen dute aparatu horiek. Horrenbestez, haurren osasuna oro har hobetu egiten dute.