Geure azala zaintzea eta mimatzea
Osasunerako eta ongizaterako autozainketak dira Txurdinagabarri Egoitzako egoiliarrei erakusten saiatzen garen trebetasunetako bat. Joan den astean azala zaintzearen garrantzia lantzen aritu ginen, eta tailer bat antolatu genuen.
Begiraleen laguntzaz, azala prestatzeko zenbat errutina azaldu genituen: lehenengo, toniko batez garbitu behar dugu, ondoren maskara hidratatzaile bat aplikatu behar dugu, eta ordu erdiz lan egin dezan utzi, musika erlaxagarria entzuten dugun bitartean. Ondoren, maskara kendu eta serum bat aplikatu behar dugu, eta, amaitzeko, krema hidratatzailea eta ur termal pixka bat aplikatuko dugu.
Ezin hobeto amaitzeko, txokolate pixka batez eta infusio lasaigarri batez disfrutatu genuen. Zalantzarik gabe, berrituta atera ginen eta, batek daki, zimurren bat gutxiagorekin!