Adineko pertsona

Genero indarkeria ez da ipuin bat

Genero indarkeria ez da ipuin bat

Azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera berezi bat egin genuen Txurdinagabarri Egoitzan.

2. eta 5. Solairuetan, horrelako indarkeria eragiten duten eguneroko jarrera eta ekintzei buruz hausnartu, ikusarazi eta kontzientziatzeko helburuarekin, Txanogorritxu eta otsoaren ipuinaren berrinterpretazio txiki bat egin genuen, istorioaren zati oso ezagun bat erabiliz, eta, egoiliarrak partaide bihurtuta, jarrera horiei buruzko gogoeta egin genuen. Horrela, horiek identifikatzeko gai izan ahal izango gara, ez errepikatzeko.

Bideoa

https://www.youtube-nocookie.com/embed/VCHJLKV_0Ws