Irungo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko bost erabiltzaile eta bi begirale Donostiako Aste Nagusira joan ziren joan den abuztuaren 17an suak ikusteko. Arratsaldearen hasieran kaleko musika-emanaldi bat ikusi zuten Easo plazan. Han, Jon Sistiaga kazetari ezagunarekin egon ziren, eta hitz egiteaz gain argazkiren bat ere atera zuten. Beranduago, Kontxatik ibili ziren eta ogitarteko batzuk afaldu zituzten suak hondartzatik ikusten zituzten bitartean. Leku benetan pribilegiatua da. Gauean Easo plazan dantzan ibili ziren, beren dohainak erakusten.
Gipuzkoako hiriburuko jaietara egindako joan-etorria ikusgarria izan zen eta primeran pasatu zuten. Bulgariako Enigma Foyerverk konpainiako suek txundituta utzi zituzten, eta baita datorren Aste Nagusian berriro joateko gogoarekin ere.