Gau Paralinpikoan izan ginen. Kirol inklusiboaren `familiaren´ parte gara.

Gau Paralinpikoan izan ginen. Kirol inklusiboaren `familiaren´ parte gara.

EKITALDIAREN HELBURUA IZAN ZEN KIROLA, INKLUSIO SOZIALERAKO BIDE GISA, BALIOAN JARTZEA

Kalte zerebrala duten pertsonentzat Aita Menni Kirol Elkartea, #ADAM sortu zenetik, kirol inklusiboaren `familiaren´ parte gara eta, honenbestez, familia horrekin batera ospatzen ditugu eskuratutako lorpenak.  Hori dela eta, Donostiako Aita Menni Zentroko Eider Fernandez eta Txasu Alvarez terapeutak “Gau Paralinpikoan” izan ziren.Ekitaldiaren helburua jarduera fisiko egokitu eta inklusiboa eta kirola balioan jartzea zen, izan ere, jarduera fisikoa eta kirola heziketarako eta kohesio sozialerako tresnak dira. Donostiako Tabakalera zentroan izan zen ekitaldia, ilaren 26ko gauean.

Gau Paralinpikoa Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatu zuen. Politikaren, kirolaren, kulturaren eta osasunaren arloko 200 pertsona inguru bildu ziren; horien artean, Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria den BakartxoTejeria eta Donostiako alkatea: Eneko Goia. Desgaitasun intelektuala duten haurrek osatzen duten ‘Verdini DantzaTaldea’ eta erretinosi pigmentarioaren ondoriozko itsutasuna duen Ibon Casas rock kantaria gaua alaitzen ibili ziren.

Noche-Paralímpica2

Rioko jokoetarako aurretik hautatuak izan diren euskal kirolari paralinpikoen esfortzua eta hobetzeko ahalegina aintzat hartua izan zen kirol egokituaren festan, non kirol inklusiorako lehen GaituZ Sport Saria eman baitzen. Saria Escor Gaztedi Taldearentzat izan zen.

Jaialdia GaituZ Sport proiektuaren barruan dago eta euskal kirol inklusiboan etorkizun oparoa ikusten zaien kirolariak aurkezteko ere baliatu zen. Kirolariok beren ibilbidearen errekonozimendua jaso zuten.Ekitaldiaren amaieran, Richard Oribe igerilariari ondo merezitako omenaldia egin zitzaion bere kirol ibilbide profesional oparoa dela eta. Gainera, Oriberen umiltasuna eta gertutasuna ere nabarmendu ziren.

La  fiesta forma parte del proyecto GaituZSport y, a su vez, sirvió de presentación de las futuras promesas del deporte inclusivo vasco, que recibieron un emotivo reconocimiento a su trayectoria deportiva. Al final del evento, el nadador Richard Oribe recibió un merecido homenaje por su trayectoria profesional deportiva, en el que además se destacó su humildad y cercanía.

Txasu eta Eiderrentzat oso gau atsegina izan zen, esperientzia polita.Goiko argazkian Basque Team saskibaloiko jokalariekin ageri dira, jokalarioi ere omenaldia egin zitzaien eta.