Gastronomia eta osasuna, beste urrats bat Basque Culinary Centerren eta Zuatzuko Eguneko Zentroaren artean

Gastronomia eta osasuna, beste urrats bat Basque Culinary Centerren eta Zuatzuko Eguneko Zentroaren artean

ALESSANDRA GIUPPONIREN GRADU AMAIERAKO LANAK GORPUZTU DU AITA MENNIKO DONOSTIAKO KALTE ZEREBRALEKO EGUNEKO ZENTROAREN ETA GASTRONOMIA ZIENTZIEN FAKULTATEAREN ARTEKO HITZARMENA

Dioenez, sukaldea da bere “zoriontasun txokoa”, eta gradu amaierako lanerako (GAL) “pertsona moduan aberastu” egingo zuen zerbait nahi zuen.Horregatik, Alessandra Giupponik,  Basque Culinary Center-eko ikasleak (BCC), erabaki zuen bere praktikak  Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zuatzuko Eguneko Zentroan (Donostia) egitea. Ikasturte amaierako balantzea egitea zoriontsu ageri da, ikasi duen guztiagatik, eta zentroan ere ezin zoriontsuago egon.

Milandik iritsita, 2014an, Mondragon Unibertsitateari atxikitako Gastronomia zientzien Fakultateko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduan sartzeko hautatu zuten. Kudeaketa espezialitatea hautatu zuen. “Oraindik ez nuen kalte zerebralaezagutzen, baina BCCn proposatu zidatenean, karrera amaierako lan gisa, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko proiektu bat egiteko, ideia asko gustatu zitzaidan”, azaltzen du.

Elikatzeko heziketa

Hilabete batzuk bere asmoak gauzatzeko:horien artean, elikadurari lotutako hainbat ekintza instrumental egitea, eta, gainera, paziente talde handi baten dietaren jarraipena egitea.Otsailetik apirilera, italiar gazteak astean behin sukaldaritzako bi tailer antolatu ditu Zuatzun.Ondoren, maiatzetik ikasturte amaiera arte denbora hartu du GALa idazteko. Elikatzeko ohiturak hobetzea, elikatzeko heziketaren bitartez, hori da Alessandraren lanaren xede nagusia.Hori lortzeko, oso ekintza erakargarriak erabili ditu, horien artean, sukaldaritza tailerrak.

Dieta-saludable

Sukaldaritza tailerrak

Koordinatuta, jarduera instrumentalak dira sukaldaritza tailerrak egitea eta komunitatera irtetea (janaria erostea, meriendak egitea, etab.).Beste aldi batzuetan bezala, gastronomiarekin zerikusia daukan orok interes handia pizten da erabiltzaileen artean.Are gehiago ekintza bakoitza sorpresaz beterik etortzen bada, eta modu jarraituan, dena emanda eta hain profesionalki egiten bada.

Eta, sorpresen artean, batzuk oso loretsuak izan dira, hala nola osagai izartzat kalabaza lorea izan duten errezeta, edo enpanadillak egitea, bere baitan geranio petaloen zaporea bilduta.Dena oso goxoa, dibertigarria eta ikusgarria, argazkietan ikus dezakegunez.

flores

 

Gazta eta sagarren dastatze ‘profesionala’

Ikusmina eta gozamena, baita ere Alessandra Giupponik antolatu zituen bi dastetan; batean 5 gazta mota dastatu ziren (horietako bat italiarra) eta beste 7 sagar klase. “Ilusio handia egin zien”, kontatzen digu Kalte Zerebraleko Zerbitzuko Olatz Uriarte koordinatzaileak: “are gehiago, batzuek etxetik ekarri zituzten sagarrak”. Dastatze profesionaletan erabiltzen den fitxa teknikoaren berdina erabiliz, parte hartu zuten 8 lagunek zera apuntatu zuten:lehendabizi, begietarako itxura; ondoren, testura, barietate bakoitza ukituz, eta, azkenik, ahoan duen zaporea. Mundu guztiak disfrutatu zuen tailerretan, ezaugarri organoleptikoak apuntatuz, eta sentsazio horiek ekartzen zizkieten oroitzapenak ere idatziz.Zentzumenak estimulatzeko modu harrigarria, atsegina eta osasungarria.

Produktuen etiketen azterketa

Zuatzura etortzen diren pertsonek saskia produkturik osasungarrienekin betetzen ikastea, hori zen gure protagonistak ezarrita zuen beste erronketako bat.Supermerkatura irtetea nabarmentzen da, elikagaien etiketak bertatik bertara ikusteko, komunitatera egindako irteeren artean. “Eta guztiz harrituta geratu ziren, esaterako, ‘gazta birrindu’ batek olioa eta aromak besterik ez zuela”.Aurrez, paziente gehienek zentroan ikasia zuten elikagaiek etiketetan daramaten informazio hori guztia ‘itzultzen’. Ezagutza Basque Culinary Centerreko ikasleak gure ‘Osasunaren Ikasgelan’ ematen dituen irakasgaiekin osatzen da, aurrerago ikusiko dugunez, Psikologiako arloak koordinatuta.

Alessandra Giupponik sukaldea deskribatzeko dio bere baitan pasio bihurtu den emozio bat dela.Beharbada pasio hori kutsatzen duelako, “onena da kasu egiten diotela”, nabarmentzen du Olatz Uriartek, eta azpimarratzen du hilabete horietan zehar zenbateraino aberastu gaituen haren presentziak.