Garuneko kalteari buruzko hitzadia eskaini zuen J.I. Quemadak El Correok antolatutako topaketan

Aita Menni Ospitaleko Burmuineko Lesioen Zerbitzuburu José Ignacio Quemadak El Correo egunkariak antolatzen dituen osasunari buruzko topaketetan parte hartu zuen hilaren 14an. Bilboko Bidebarrieta liburutegian garuneko kaltearen inguruan hitzegin zuen eta arazo honek gure gizartean duen eragina aztertu zuen, kaltetuek eta euren senitartekoek bidean aurkitzen dituzten zailtasun ezberdinentzat eskaintzen diren erantzunen errepasoa eginez. Garuneko kaltearen eraginez sortu daitezkeen ondorio ezberdinak azaldu zituen eta mugimenduaren urritasunez gain bestelakoak ere sor daitezkela argi utzi zuen, hala nola hizkerarenak, oroimenarenak edo jokabidearenak esaterako. Horregatik “ondorengo errehabilitazioa –José Ignacio Quemadak dio- profesional ezberdinen elkarlanean egin behar da eta tartean behar dute fisioterapeutak, logopedak, neurologoak, psikologoak eta terapeuta okupazionalak. Gainera, familiegin lan egin beharra dago, ezin dira bakarri utzi, ez dute bakarrik sentitu behar. Hau –gaineratzen du- ez da egiten gaur egun”.
 
Egun horretan berta, baina ordu batzuk lehenago, José Ignacio Quemadak gai beraz hitzegin zuen Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntza ikasleen aurrean. Topaketa hauek Bilboko Zientzia Medikoen Akademia, Medikuntza Fakultatea eta Docor enpresaren laguntzarekin antolatzen dira.