Garuneko kaltea Salamancako Logopediako ikasleei gerturatu diegu
AITA MENNI OSPITALEAK BESTE URTE BATEZ ESKAINI DU UNIBERTSITATE PONTIFIZIOAREN HGK TAILER MONOGRAFIKOA
Aita Menni Ospitaleak duela 21 urte baino gehiago Salamankako Unibertsitate Pontifizioarekin egindako lankidetza-hitzarmenari esker, Marina Pascual eta Ángela Fernández de Corres Osasun Zientzien Fakultatera joan ziren; bertan, Logopedia Gradua ematen dute, eta, era horretan, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Zerbitzuan logopeda gisa duten esperientziaren berri eman zieten hango ikasleei.
Garuneko Kalteari buruzko tailer monografikoa maiatzaren 13an egin zen (ostirala). Bigarren eta hirugarren mailako ikasleek aukera izan zuten garuneko kaltearen etiologia, epidemiologia eta sintomatologia ikasteko eta komunikazioaren eta disfagiaren asaldurak nola ebaluatu eta tratatu ezagutzeko.
Kasu kliniko oso interesgarriak ikus ahal izan ziren ikus-entzunezko materialaren bitartez, eta, horri esker, logopedaren paperak diziplina anitzeko taldean zer-nolako garrantzia duen ulertu ahal izan zuten, familiarekin eta zaintzaile nagusiekin egin beharreko lan hain garrantzitsua ulertzearekin batera.
Clara Delgado etaBlanca Palomero ikasleek praktikak egin zituzten iazko udan, Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren. Era horretan, monografia ixteko, hilabete eta erdiko egonaldian bizitutako esperientziaren berri eman zuten. “Praktikak egitea eskatu behar duzue; benetan merezi du!”, ilusio handiz animatu zituen Clara Delgadok.
Maite Llorente Arcocha, Logopediako dekanordea, eta Maria Cruz Pérez Lancho, Psikologia eta Logopedia Graduko irakaslea, arduratuko dira Aita Menni Ospitaleko garuneko kalteko hiru zentrotara aurten joango diren hiru ikasle hautatzeaz.
Gure profesionalentzat plazer bat izan da beste urte batez ezagutzak partekatu ahal izatea izen handiko unibertsitate horretan.