Gaixotasun mental larriko pertsonentzako arreta komunitarioko ereduak

Aita Menni Ospitaleak jardunaldi bat antolatu du gaixotasun mental larria duten pertsonak integratzeko eta errehabilitatzeko teorien, baliabideen eta metodologien azterketan sakontzeko.
Gaixotasun mental larriko pertsonentzako arreta komunitarioko ereduak

Datorren irailaren 28an Aita Menni Ospitaleak antolatu duen “Gaixotasun mental larriko pertsonentzako arreta komunitarioko ereduak” jardunaldia izango da Donostiako Aquariumean. 

Zentroak jardunaldi hau antolatzeari ekin dio, eta gaixotasun mental larria duten pertsonak artatzeko gailu komunitarioen kudeaketan esperientzia handia duten pertsonek parte hartzea saiatu da. Izan ere, “garrantzitsua da gaixotasun mental larria duten pertsonen arretan lan egiten dugun profesionalek ideiak partekatzen eta koordinatutako lan-ildoak ezartzen denbora ematea, gaixotasuna duen pertsonari eta haren senideei ahalik eta eraginkorrena den zerbitzua eta arreta emateko helburuarekin”, adierazi du Vicente Huesok, Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroen koordinatzaileak.

Programa

Goizeko 9:00ak igarota, zentroko zuzendari kudeatzaileak, Mikel Tellaechek, ongietorria, aurkezpena eta inaugurazioa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Jon Darponek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak, Maite Peñak, hitza hartuko dute

Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoa den Jose Ignacio Quemada doktoreak moderatuta, lehen mahaia hasiko da ondoren. Abelardo Rodriguezek, Madrilgo Erkidegoko gaixotasun mental larri eta iraunkorreko pertsonen Gizarte Arretarako Sare Publikoko koordinatzaile teknikoak, Madrilgo Erkidegoan gaixotasun mental larria duten pertsonen gizarte-arreta komunitarioko ereduari buruz hitz egingo du. Gero, “Enpresa-proiektu sendoa gaixotasun mental larria duten pertsonak erabat gizarteratzeko eta errehabilitatzeko baliabiderik onena gisa” proiektua ezagutuko dugu Cristobal Colónen eskutik, “La Fageda Fundació” Fundazioko presidentea dena.

“Etxea, egoitzak, pentsioak, nola aukeratu, nola lagundu” da José Luis Arroyoren txostenaren izenburua. Madrilgo Ahizpa Ospitalarien Errehabilitazio Psikosozialeko lerroaren burua da, eta bigarren mahaia hasiko du Vicente Huesorekin, Aita Menni Ospitaleko EPSZko koordinatzailea dena, moderatzaile gisa.

Gaixotasun mental larriko pertsonentzako arreta komunitarioko ereduak

Geroago, Alvaro Iruinek, Gipuzkoako Osasun Mental Sareko zuzendariak, koordinatutako mahai-ingurua hasiko da, Euskadiko arreta komunitarioari buruz. Parte-hartzaileen artean egongo dira José J. Uriarte, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Helduen Laguntza Zerbitzuetako Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua; Maite Bastida, Osasun Mentaleko EUD, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Erizaintzako zuzendariaren ondokoa; Fernando Mosquera, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari medikoa; Maite Etulain, Gurutzeko Gorriko URTMS Zentro Soziosanitarioko zuzendaria; Arantxa Aiartza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun Mentaleko Ataleko eta Arlo Soziosanitarioko burua eta Vicente Hueso bera. Mahai horretan, Gipuzkoako osasun mentaleko eredu komunitarioari buruz arituko dira, eta horrez gain, zerbitzuen garapena, arreta komunitarioko programak eta errehabilitazio-ibilbideak ere jorratuko dira.

Ospitaleak eskerrak eman nahi ditu gure inguruan sektore honetan lan egiten duten erakunde guztien laguntzarengatik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Osakidetzat bereziki emandakoarengatik. 

Doako laguntza aurretik erreserbatuz gero

Leku mugatuak badaude ere, doakoa da. Plazak izena ematen duten ordenari jarraituz erreserbatuko dira. Horretarako, joango zarela adierazteko, mezu elektroniko bat bidali beharko zaio Ainhoa Cortabarriari[email protected]