Egun hori prestatzeko, topaketa bat egin zen bezperan kaperan, bere osasunarengatik sufritzen duten pertsonen beharrak gogorarazteko. Asteazkenean, hilak 11, kapera txiki geratu zen. Paziente asko joan ziren ospitaleko kapilaua den Horacio Argaratek emandako eukaristiara. Zenbait senide eta boluntario ere hurbildu ziren gaixoengatik otoitz egitera.
Mezaren ondoren, zenbait paziente gazte ahizpa Monse Esparzarekin (Ahizpen erkidegoko nagusia), Mikel Tellaecherekin (ospitaleko zuzendari kudeatzailea) eta Egoitz Zabalarekin (Pastoraleko eta Boluntarioen arduraduna).
Egun honen amaieran ‘txokolatada’ handia hartu zuten Juan Pablo II. Aita Santuak 1992. urtean ezarritako egun honetan. Hain zuzen, osasun arloko erakunde katolikoak eta gizartea oro har gaixoei ahalik eta laguntzarik onena bermatu beharraren aurrean sentikor ager daitezen sortu zuen egun hau.