Adineko pertsona
Gabonetako irteerak Bilbon barrena
Abenduan, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan hainbat irteera egin genituen egoiliar taldeekin.
Gizakundearen Museoan jaiotzak ikusten izan ginen, baita Pasoen Museoan ere, eta, ikusgai zeuden obrak ikusi ondoren, kafea edo salda hartzera joan ginen.
Areatzara ere jaitsi ginen Gabonetako argiak nola pizten ziren ikustera, eta txurroak eta txokolatea meriendatu genituen argiak piztu aurretik.