Txakurrak ospitalean, ikasteko, maitatzeko eta lasaitzeko

Duela lau urtetatik, astean behin, txakurrekin lagundutako terapia-sasoiak egiten dira Egonaldi Luzeko, Desgaitasun Intelektuala duten eta Legezko Psikiatria Unitateko pazienteentzat.
Txakurrak ospitalean

Astelehenetan, goiz erdian, Kidecan elkarteko txakurrak joaten dira Aita Menni Ospitalera. Ainhoa Billareta bere lau hankako laguntzaileak prest daude terapia hasteko. Egonaldi Luzeko, Desgaitasun Intelektualeko edo Legezko Psikiatriako saileko paziente askok ilusioz itxaroten dute tarte hau.

Onurak

Animaliekin egindako terapiak aztertzen dituzten azterlan gutxi egin badira ere, egile askok jarduera horiek izan ditzaketen onura posibleak adierazi dituzte. AHM Errehabilitazio Zerbitzuko buruak, Macarena Aspiunzak, hori edozein saio ez dela azpimarratu du: animaliek estimulu berriak lortzen dituzte eta errefortzu positiboa dago txakurrekiko harremanean. “Txakurrak errealitatearekin harremanetan jartzeko elementu gisa erabiltzen dira, gizarte-harremana sustatzen dute eta pertsonen arteko harremanak bideratzen dituzte”. Gaixotasun mentalak dituzten pertsonek bere buruari bakarrik begiratzeko joera dute. Txakurrekin egindako elkarrekintzek beren inguruari arreta handiagoa jartzen lagundu ahal diete (Tucker, 2004).

Gaixotasun mentala duten pertsonentzat oso erraza da txakurrekin harreman bat ezartzea, zenbait arrazoirengatik. Gure psikologoak azaldu du terapiarako txakurrek gizakiok dugun ukitze fisikoaren behar unibertsala asetzen dutela.  Askotan, berdinekin ukitzeari ihes egiten diotenek atseginez hurbiltzen dira txakurrengana. Txakurrek baldintzarik gabe onartzen dituztelako pertsonak. Berdin dio itxura fisikoak; arrazak; berdin dio norberaren historiak.

Txakurrak ospitalean, ikasteko, maitatzeko eta lasaitzeko

Gabonetan, txakurren terapian parte hartzen dutenek erakustaldia egin ohi dute, ospitale guztiak eta haien senideek urtean zehar egiten duten lana ikusi ahal izateko.

Kidecan elkarteko txakurrak “kasualitatez” heldu ziren Aita Mennira. Ainhoa Billar gogoratzen da zentroko psikologoarekin, Alfonso Saez de Ibarrarekin, topatu zela oporretan duela lau urte, eta beste zentro batzuetan egiten ari zen proiektua azaldu ziola. Berak esan zion une horretan Aita Mennin txakur-terapia probatzea pentsatzen ari zirela.  “Terapia probatu eta baloratu zuten, eta hemen gaude. Horrela duela lau urte jadanik hasi ginen”.

Oro har, hiru talde joaten dira terapiara, eta talde bakoitza, txandakatzen joaten diren hiru pazientez osatuta dago. Pazienteetako batzuek txakur bat dute edo izan dute etxean.  Parte-hartzaile guztiek arazorik gabe eragiten diote elkarri txakur guztien, edozein dela haien arraza (Kidecan golden retriever, border collie, galgo batekin joaten da normalean), baina normalean lotura estuagoa ezartzen da pazienteen eta txakurren artean. Macarena Aspiunzak uste du feellinga bien izaeraren arabera lortzen dela. “Egia esan, erabiltzaileen eta txakurren izaeraren arabera batzuk beste batzuk baino hobeto moldatzen dira elkarrekin.  Horregatik hain zuzen ekartzen ditugu lau txakur. Denak oso desberdinak dira, bai izaerari bai energiari dagokienez. Bakoitzak bere zatia ekartzen du”, berretsi du terapeutak eta hezitzaileak.

Bilakaera denboran

Txakurrekin egindako terapiak hobekuntzak ekartzen ditu pertsonen funtzionamendu fisikoan, sozialean, emozionalean eta kognitiboan. Saioak erabiltzaileen maila kognitiboen arabera egituratzen dira. Zenbait kasutan, errealitatera orientatzen dira, gizarte-estimulua, pizgarria, norberaren zainketa, muskuluen kontrola, autokontrola. “Askotan astean zehar ere lan egiten dute, artikuluak begiratuz, zalantzak prestatzen, marrazkiak egiteko…”, adierazi du Kidecan elkarteko arduradunak. Zalantzarik gabe erabiltzaileek txakur-terapiarekin gozatzen eta ikasten dute. Txakurrak lasaitzen badakite eta tratuan zorrotzak izanez, pazienteek kasu egiten irakasten diete.

Adibide paradigmatiko bat: erabiltzaile batek, astelehenetan etxean egoteko aukera bazuen ere, ospitalean lehenago sartzea eskatu zuen, txakur-terapietan parte hartzeko. Baina badago kasu deigarriagoa bat: Zentroko inolako jardueretan parte hartzen ez zuen eta pertsonekin harremanetan jartzea kostatzen zitzaion erabiltzaile batena. Bere psikologoak zioen txakurrak aurrean zeudenean bakarrik agurtzen ziola, baina korridoreetan inoiz ez. Gaur egun, txakurrekin eta haren entrenatzailearekin aritzen da. Horrez gain, txakur-terapiaren taldean bere bizitzaren alderdiak kontatzen ditu (zer ikasi duen, non, nola egin zuen soldadutza, bananduta dagoela…).

“Bilakaera handia ere ikusi dut emozioen autokontrolean batik bat. Emozionalki negatiboa den egoera batean sartzeko eta buelta emateko gai dira, txakurrak haien ‘ispilu emozionalak’ bihurtzen direlako”, adierazi du Ainhoa Billarek. “Hori ere oso garrantzitsua da -azpimarratu du Macarena Aspiunzak-, egoeraz jabetzen laguntzen duelako, eta bere burua kontrolatzen eta emozioak erregulatzen ere laguntzen duelako”. Ainhoa Billarrek lau urte hauetan aldaketak ikusi ditu. Oso bilakaera positiboa izan da, baita “harrigarria” ere zenbait pazientetan.

Edonola ere, txakurrekin lagundutako jarduerak gero eta munduko herrialde gehiagotan erabiltzen dira pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Beti proiektu terapeutiko baten arabera, enpatiaz eta prestakuntzaz, Ainhoa Billarrek pertsona bakoitzarekin eta Macarena Aspiunzaren koordinazioarekin lan egiten du.

Aita Menni Ospitaleaz gain, hirugarren adineko egoitzetan eta eguneko zentroetan ere ematen ditu zerbitzuak Kidecanek, eta hemendik gutxira haurrekin hasiko da lanean ASPACEn.