Dena gertu Aita Mennin Gabonak ospatzeko. Berriro ere, egun hauetan, jaiotzak ikusten ditugu unitate eta dispositiboetako txokoak apaintzen. Pazko loreekin batera, espumiloia, argi koloretsuak, Gabonetako zuhaitzak eta Olentzerok gogoratzen digute Jesus Haurra jaio zela.
Abenduaren 24aren bueltan, Ahizpa Ospitalarien Euskadiko lantalde osoa gogotik saiatzen da Gabonak gure zentroetan igarotzen dituztenek maitasuna eta hurbiltasuna jaso dezaten. Gabon jaietako menu tipikoez gain, Abendua hasi zenetik, ekintzen programazio zabala garatzen da.
Pastoralean, Errehabilitazio Psikosozialeko Zerbitzuan, boluntarioen eta oro har laguntzaileen artean inplikazioa areagotu egiten da egunotan, pazienteek eta familiek biziki disfrutatu ahal izan dezaten Gabonetarako programatutako ekitaldiez. Gabon kanten lehiaketa hilaren 20an egingo da, bosgarren edizioan. Irungo EPSZko erabiltzaileek osatzen duten Antzaran abesbatzak bere kantuekin alaitzen du irundar zentroa, bere izena daraman plazan, eta 21eko eukaristia. Egun horretan bertan San Tomas ere ospatuko dugu, eta Eguberrietako saski tradizionalaren zozketa. Gabon gauean afari berezia egongo da, ekitaldi liturgikoez gain. 25ean, mezaren ondoan, bazkari Gabonetako menu bereziarekin. Eta hilaren 31n urte amaierako eukaristiak eta Urtezaharreko kotiloiak ez dute huts egingo. 2018ko lehen astean zine proiekzioa egingo da.
Zinema, txakurrek lagundutako terapiaren erakustaldia, kirol lehiaketak, antzerki eta musika emanaldiak, eta ikuskizun ugari Errege Magoen kabalgata iritsi arte. Galtza bete lan, maitasunez betea, Eguberrietan Jesus jaiotza eta egonaldi hospitalarioa ospatzeko. Eta egun horiek gogoangarriak izan daitezen, beti bezala, Aita Menniko pazienteak eta erabiltzaileak gogotik inplikatzen dira. Balio dezala adibidetzat Arrasateko Eguneko Zentroan hain maitekor egin duten bideo honek, opatzeko: Zorionak eta Urte Berri On!
Hemendik ere, Eguneko Zentroko erabiltzaileei eta, oro har, denoi, Gabon zoriontsuak eta 2018 oparoa opatzen diegu, gure proiektu eta ilusio guztiak beteko direlakoan.