Adineko pertsona

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Navidades en la Residencia de Personas Mayores Txurdinagabarri

Gabonak dagoeneko igaro dira eta orain festa horien zein ondo pasatu dugun gogoratzea dagokigu.

Hasteko, Bilboko Gabonetako apaingarriak ikustera joan ginen. Egun batean Bilboko Kale Nagusira jaitsi ginen; beste batean Zubiarte merkataritza-zentroan egon ginen. Hor, paseo bat emateaz gain, Gaboneko erosketen giroaz ere gozatu genuen.

Gabonetan zehar zenbait abesbatza izan dira gure artean gurekin festak ospatzeko. Hilaren 17an txokolate gozo bat hartu genuen bizkotxoekin, eta Euskotarrak abesbatza aritu zen.

Santo Tomas eguna ospatzeko, 21ean Gurutze Gorriaren Pausoka abesbatzak hainbat abesti abestu zituen. Bestalde, txisteak kontatu zituen ogia txorizoarekin hartzen genuen bitartean. Azkenik, Begoñako Kofradiako bandak arratsaldea alaitu zigun gabon-kantekin.

Gabon-gauan Olentzerok tartetxo bat utzi zuen bere agendan guztioi agurtzeko, jaiotza bizidunaren ondoan. Gure egoitzako eta eguneko zentroko adinekoetako batzuek parte hartu zuten jaiotzan.

Eta urteko azken astea opariz eta dibertsioz beterik egon zen Gabonetako bingo bereziarkein eta urte amaierako festarekin. Aurreikusi baino 12 ordu lehenago eman genion hasiera urteari, denok elkarrekin ospatzeko.

Eguna ahogozo uzteko, urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoak etorri ziren, denontzako opariz eta ilusioz beterik.

[hide for=”all” exclude=”administrator, super_admin, residenciatxurdinagabarri, cdtxurdinaga, cd_txurdinaga_fs”]
Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

Gabonak Txurdinagabarri Egoitzan

[/hide]