Adineko pertsona
Gabonak topera, nahiz eta Covidak ez lagundu
Abendua zaila izan bada ere, eta hilaren zati handi bat gure logeletan igaro badugu ere, ahal izan dugun guztia egin dugu Gabonak ospatzeko.
Egiazki, etengabe egin ditugu jarduerak, are arrazoi gehiagorekin egin ere.
Hona hemen horietako batzuk:
• Gabonetako bingo berezia.
• Gabonetako loteriaren gure zozketa berezia.
• Gabonetako festa, txokolate eta txurroekin.
• Gabonetako mandalak margotu genituen.
• Sukaldaritza tailerrean turroia prestatu genuen.
• Urtezaharreko kotilioia.
• Bilbainadak eta txorizoa, San Tomas egunean.
• Gabon kantak.
• Telefono bidezko txantxak entzun genituen Inuzente Egunean.