Gabonak Joxe Miel Barandiaran Egoitzan
San Antonio Ikastetxeko ikaslekin batera gabon jaiei hasiera eman genion Joxe Miel Barandiaran Egoitzan.
Bi alditan etorri ziren abestera eta haien poztazunarekin denok alaitu ginen.
Abenduaren 20an Gabon Meza berezia izan genuen eta arratsaldean Izar Gaztea abesbatza etorri zitzaigun bizitatzera. Baita ere gabonetako ipuin kontalari Saioa entzuteko suertea izan genuen.
Urtero bezala Olentzeroren bisita izan genuen, hau opariz beteta etorri zen. Nola ez denok batera kantuan aritu ginen.
Gure Gabonetako ohituren artean “txurropotea”, belenen eta argien ikuskizuna, eta, nola ez, Koldorekin dantza saioa.
Denok topa egin genuen 2020ari ongi etorria emateko kanpai-hotsak entzunez.
Jaiei amaiera amateko Hiru Errege Magoen bisita izan genuen, bakoitzari opari bana ekarriz. Merienda zoragarri batekin egunari bukaera eman genion.