Adineko pertsona

Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra komunikabideetan

Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra komunikabideetan

Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra iaz jarri zen abian Txurdinagabarriko Egoitzan esperimentu gisa, eta aurten, bereak diren beste hiru egoitzetan ezartzea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Ekimenak interes handia piztu du komunikabideetan.

EFE eta Europa Press berri-agentziek, SER edo Radio Euskadi irratiek, AsEl Mundo Deportivo edo Sport kirol arloko egunkariek eta informazio orokorreko beste egunkari batzuk eta El Mundo del País Vasco, El Nervión edo La Información on line egunkariek Tailerraren eta haren ezaugarrien berri ematen dute. Zenbait kasutan, joan den martxoaren 4an Txurdinagabarri Egoitzan egin zen saioan hartutako irudi bat ere agertu zen.

Baina ez hori bakarrik. TeleBilbao, Bizkaiko telebista lokala, Tailerraren bigarren saiora etorri zen ostegunean, eta Txurdinagabarrin egiten den esperientziari buruzko erreportaje bat egin zuen. Jose Antonio Ezquerra egoitzako zuzendaria eta Tailerraren dinamizatzaileak -–Athletic taldeko Juan Mari Zorriqueta eta Andoni Ayarza jokalari ohiak—- elkarrizketatzeaz gain, telebista-kateak tailerra ere grabatu zuen denbora luzez, eta irudiak albistegietan eta kirol programetan ikusi ziren.

Aita Menni Zerbitzu Sozialak zuzendaria, José Antonio Ezquerra, elkarrizketan
Aita Menni Zerbitzu Sozialak zuzendaria, José Antonio Ezquerra, elkarrizketan.

 

Andoni Ayarza
Andoni Ayarzak.