Futbolean oinarritutako erreminiszentziari buruzko beste tailer bat Barandiaran Egoitzan
Durangoko adinekoentzako Joxe Miel Barandiaran Egoitzan, futbolean oinarritutako erreminiszentziari buruzko tailerraren 4. edizioari ekin zioten urriaren 3an.
Aitziber Juaristi, “Tzibi”, Athleticeko jokalari ohiak dinamizatu zuen edizio honetako lehenengo saioa. Eta harekin batera izan ziren hauek ere: Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioko (FEAFV) lehendakari Juan Mari Zorriqueta, Aita Menniko Psikologia Departamentuko arduradun Jose Antonio Ezquerra, Egoitzako zuzendari Nora Ibarra eta Cristina Fernandez-Victorio kolaboratzailea.
4. edizio honetan 8 egoiliar ari dira parte hartzen, zeintzuk 2016ko lehenengo edizio hartatik Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatutako tailerretan parte hartu duten 28 gizon-emakumeei batu zaizkien.
Bi orduko iraupenarekin, saioak ostegunetan egingo dira, 12 astez, abenduaren 19ra arte. Saioetan erreminiszentziako hainbat dinamika egiten dira, eta futbolarekin lotutako materialek funtsezko rola jokatzen dute, bereziki Athleticekin lotutakoek; horien artean, argazkiak, bideoak, himnoen eta abestien entzunaldiak, eta objektu historikoak zein modernoak, betiere talde zuri-gorriaren historiarekin lotutakoak.
Saioetako batzuetan Bilboko ekipoko jokalari enblematikoek hartuko dute parte, eta talde osoak eta senideek irteerak egingo dituzte Athleticek Lezaman dituen instalazioetara eta San Mames estadiora.