Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Arrasateko adinduentzako Eguneko Zentroan
Hilabete honetan hasi da Arrasateko (Gipuzkoa) adinduentzako Aita Menni Eguneko Zentroan Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren beste edizio bat, Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatuta.
Saioak garatzeko, Realeko Futbolari Ohien Elkartearen zein klub txuri-urdinaren Fundazioaren parte hartzea eta lankidetza daukagu.
Inaugurazio saioa hilaren 11n egin zen, eta tailerrean parte hartzen duten Egoitzako erabiltzaileez eta hurbileko senideez gain, bertan izan ziren Elena Berecibar, Arrasateko Eguneko Zentroko eta Aita Menniko Gizarte Lanaren Departamentuko arduraduna; Alberto Gorriz, Realeko futbolari ohia eta Relaeko beteranoen elkarteko lehendakaria; Mitxel Loinaz, halaber jokalari txuri-urdin ohia; Juan Maria Zorriqueta eta Andoni Ayarza, FEAFVren aldetik; eta Marijo eta Vanesa begiraleak.
Tailerrean bi orduko 12 saio egingo dira, astean behin, azaroaren 27ra arte, eta bertan hainbat material erabiliko dira, hala nola argazkiak, bideoak, himnoak, herri kantak eta Realari eta oro har futbolari lotutako zenbait objektu. Gainera, beste hiru saio berezi egingo dira jokalari nabarmenen bisitarekin, eta irteera programatuak ere egingo dira leku enblematikoetara, horien artean egonik Anoetako Estadioa eta Zubietako kirol instalazioak, lehen taldearen entrenamenduetarako zelai eta futbolari realzale gazteen sehaska.