Adineko pertsona
Futbolean oinarritutako Deustuko Erreminiszentzia Tailerra Cuatro eta Tele5ko albistegietan
Cuatro eta Tele5 telebista kateetako albistegiek futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapiari buruzko informazioa eman zuten joan den ekainaren 2an; tailerra Aita Menniko adinduentzako Egoitza eta Eguneko Zentroetan aplikatzen da.
Emandako piezak orain dela gutxi grabatu zituzten Deustuko Eguneko Zentroko saio batean eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzan, Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) garatuta. Antzeko tailerrak egin dira baita ere Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan eta Arrasateko Aita Menni Ospitalean.