Kalte zerebrala

Futbolari beteranoek eta Realak une zoriontsuak banatu dituzte Zuatzuko erabiltzaileen artean

Futbolari beteranoek eta Realak une zoriontsuak banatu dituzte Zuatzuko erabiltzaileen artean

‘FUTBOLEAN OINARRITUTAKO ERREMINISZENTZIA‘ PROIEKTUA AMAIERARA IRISTEN ARI DIRA. BIXIO GORRIZEK, MITXEL LOINAZEK ETA ANDONI AYARZAK DENA EMAN DUTE TAILERRA OSATU DUTEN SAIOETAKO BAKOITZEAN; BERTAN LEHEN MAILAKO BESTE JOKALARI BATZUK ERE EGON ZIREN PRESENTE, HALA NOLA JESUS MARI ZAMORA, SALVA IRIARTE, JESUS MARI SATRUSTEGI EDO ROBERTO LOPEZ UFARTE.

Errutinatik irtetea beti da gertakari atsegina.Are gehiago Anoetara bidean egiten bada, Juan Antonio Arbelegik eta Marta Elorzak bezala, bere estadio kuttuna baita.Baina baita ‘Futbolean oinarritutako erreminiszentzia’ tailerrean parte hartze ari diren Aita Menniko Zuatzuko Kalte Zerebraleko Zentroko  erabiltzaileentzat ere: Jon RubioFlorentino UgaldeJuan Carlos Santa CatalinaAngel MartinezAlejandro RamirezJose Maria CuevaSanti PorroyAntonio GuerreroJose Angel IrazustaJuan M. PerezAntonio Rivera.Baita beste taldeetako zale amorratuak badira ere, esaterako, Jacinto Fernandezentzat, Athleticen Aliron kantatzen duen bitartean; edo Juan Ignacio Zapiainentzat, Eibarren jarraitzailea izanik.Hunkigarria baita beste kirol batzuk nahiago dituztenentzat ere, esaterako, eskubaloian jardun zuen Marian Solarentzat, zeinak gainera Osasunaren jarraitzailea dela dio.

Ikurrak eta taldeak asmatzeko ekintzak, himnoak ezagutzeko jolasak, jokaldien protagonistei egindako galderak, asteburuko partidaren ohiko porra… “Futbolean oinarritutako erreminiszentzia’ tailerreko saio guztiak bikainak izan dira, bat datoz hori esatean.Gehien gogoratzen dutenetako bat zubietako zelaira egindako irteera da.Beste bat, Jesus Mari Zamorak, Jesus Mari Satrustegik, Salva Iriartek eta Roberto Lopez Ufartek Zuatzura egindako bisitarena; futbolaren mito biziak dira, eta pertsona handiak.Tailerretako bakoitzera joaten diren jokalari beteranoak bezala, Alberto “Bixio” Gorriz, Mitxel Loinaz eta Andoni Ayarza. “Ezin jatorragoak izan; oso-oso atseginak dira, arretatsuak, apalak, hurbilak, dibertigarriak”. Tailerrean parte hartzen duen taldeak laudorioak baino ez ditu garai batean futbolaren izar izan ziren gizon horiekiko.

Reminiscencia-y-fútbol-Anoeta

9. saioa, Anoetan

Bederatzigarren saioa Anoetan egin zen, hilaren 9an.Futbolaren emozioa laguntzaileen artean ere hedatu zen:Sara Pacheco psikologoak ez zuen goiz osoan irribarrea galdu; Leire Zelaia terapeuta okupazionala; Kontxi Alonso, teknikari laguntzailea eta futbolzaleena; baita ere Alessandra Giupponi, zeinak taldea koordinatu zuen, harmailetan dastatzeko hamaiketako osasungarri bat egiteko.Beran, pixka bat geroago, Realeko presidente Jokin Aperribaik bostekoa eman zion lagun bakoitzari.Bixio GorrizMitxel Loinaz eta Andoni Ayarza futbolari ohiek jada agurtuak zituzten lehenago beraien izenean.

Reminiscencia-fútbol-y-daño-cerebral2

Benetako talde batean bezala, txantxak etengabeak izan ziren.Eztabaidarik ere izaten da, “normala”, diote barrez.Denek arreta jarraitu zituzten Beñat Zugastik emandako azalpenak.Gidariaren iritziz, bisitari horiek beste guztiek bezala disfrutatzen dute, “futbola gustatzen zaielako”.Baina klubarentzat berarentzat bisita berezia zen; iritsitakoan, bufanda txuri-urdin bana jaso zuten klubaren Museoko arduradun Iñaki Mendozaren eskutik. “Futbolaz hitz egiten denean izarretan pentsatzen dugu, baina garrantzitsuena da denok pertsonak garela”, azpimarratu zuen Loinazek.Eta denak sentitu ziren pertsona garrantzitsu.

Reminiscencia-fútbol-y-daño-cerebral1

Aita Menniko ahizpa nagusi Monse Esparzak, Mikel Tellaeche zuzendari gerenteak eta duela gutxi ospitaleko zuzendari mediko izendatu duten Maika Palaciosek ez zuten galdu nahi izan topaketa gogoangarria.Disfrutatzeko goiza izan zen, baita terapeutikoa ere.Estimulagarria denontzat.Balio dezala adibidetzat Alejandrok. Hitz egiteko arazo handiak izanik ere, amaierara arte abestu zuen talde txuri-urdinaren himnoa.Kontxiri oilo ipurdia jarri zitzaion.

Proiektu aitzindaria

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi tailerrak martxoaren 2an hasiziren, eta maiatzaren 25era arte jarraituko dute.Bi orduko 12 saioz osatuta daude.Zuatzuko proiektua aitzindaria da, inoiz martxan jarri gabe zegoelako iktusa edo bestelako lesio zerebral bat izan duten pertsonekin.Antolatzaileak dira Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkartea (AFE).Aita Menniko Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroarekin lankidetzan jardun dute, halaber, Realeko Jokalari Ohien Elkarteak eta Klub txuri-urdinaren Fundazioak.

“Proba pilotu hau primeran ateratzen ari da. Hain ongi erreakzionatzen dute, Andoni Ayarzak eduki gehiago sartu behar izan ditu aurreikusitako lanetarako”, dio Mitxel Loinazez.Hori zergatik egiten duten galdetuta, zera erantzuten du: “Futbolari nintzenean beraiek zale moduan eman zidaten maitasuna itzultzeko modu bat da, izan ere, Atotxan oso maitatua sentitu nintzen, eta oraindik ere batzuek kalean gelditzen naute, une polit haiez gogoatzen direla esateko.Ni egunen batean nire burua horrelako egoera batean ikusiko banu, nahi nuke ni saiatzen bezala tratatzea.Uste dut garai zaharrak gogoratzeak, Sportingen aurka Gijonen Zamoraren gol historikoarekin lehen Liga irabazi zenean bezala, Athleticekin Atotxan bigarrena irabazi zenean, edo Zaragozan Erregearen Kopa irabazi zenean bezala… horrek ongizate hobea izaten laguntzen die”.  Horrela da, zalantzarik gabe.Zuatzun mundu guztiak egiten du irribarre futbolariak iristen direnean.

[distance1]Erreportaje El País: El poder sanador de la Real campeona