Kalte zerebrala

Forum Antzerkia Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroan

Forum Antzerkia Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroan

ERABILTZAILEEK ETA SENIDEEK BIZIKI PARTE HARTU ZUTEN SAIOAREN ONDOREN ANTOLATU ZEN ELKARRIZKETA EREMUAN, HITZ EGITEKO ETA ENPATIZATZEKO GAITASUN HANDIA AGERTUZ

Garuneko kaltearekin iritziak eman, hitz egin eta egoera bat aztertu ere egin daiteke. Eta gogoa ez zaie falta Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroko erabiltzaileei. Horrela geratu da frogatuta joan den astean parte hartu zuten Forum Antzerkiko saioan.

DSS2016, Donostia-San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua dela eta zenbait jarduera berezi antolatu dira Zuatzuko Garuneko Kalteko Aita Menni Eguneko Zentroan. Testuinguru honen barruan, apirilaren 14an, erabiltzaileek eta terapeutek ¿Y tú qué? Forum Antzerkia zentroan bertan zuzenean ikusteko aukera izan zuten, Bakearen Faroaren barruan kokatuta dagoen DSS2016 programaren proposamenetako bat dena.

Forum Antzerkia gainera ‘Bizitzaren Faroa’ gisa aurkezten da, pertsonek giza moduan duten askatasun arduratsua bultzatzeko, eguneroko bizitza sortzen duten gaiekin lotuz, eta herritar bihurtzen dituzte. Ekintzek eta topaketek geure buruarekin, gizartearekin eta ingurukoekin nola jartzen garen harremanetan pentsarazten gaituzte, bizitza ona, gizatiarragoa, iraunkorragoa eta osasungarriagoa sustatzeko.

Teatro Forum

¿Y tú qué? Forum Antzerkiak  6 eszena ditu, eta eszena horietan, Euskadiko ideologia politikoek sortutako gatazkak azaltzen dituzte. Saioak 40 minutu inguru iraun zituen, eta horren ondoren elkarrizketarako eremu bat hasi zen, egoerak aztertzeko, eta gatazka horiei irtenbideak bilatzeko, bakea eta bizikidetza errazteko. Erabiltzaileek nahiz senideek biziki parte hartu zuten, hitz egiteko eta enpatizatzeko gaitasun handia agertuz.